Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaiurrek Kongresuan biktimei egindako omenaldia kritikatu du

Xabier Mikel Errekondo eta Rafael Larreina bozeramaileek gatazkaren errealitatea eta Estatuaren indarkeriaren biktimak ezkutatu izana leporatu diote PPri.
Xabier Mikel Errekondo
Xabier Mikel Errekondo, artxiboko irudi batean. EiTB

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko bozeramaileak Kongresuan biktimei egindako omenaldia "partziala" dela eta ez duela "norabide egokian" eragingo kritikatu du. Haren ustez, "Euskal Herrian indarkeria mota ezberdinek eragindako biktima guztiak aitortu eta omenduta bakarrik eraiki daiteke benetako bakea".

Donostian eskainitako prentsaurrekoan, Xabier Mikel Errekondo eta Rafael Larreina Amaiurreko bozeramaileek azpimarratu dute Madrilen egindako omenaldiak ez duela onartzen "indarkeria desberdinak" egon direnik. Haien aburuz, oinarri sendoen gainean etorkizun baketsua erakini nahi bada, "biktima guztiak" aitortu behar dira, eta "Kongresuak ez du horrelakorik egin" omenaldian.

Errekondok eta Larreinak "gertutasuna eta errespetua" erakutsi diete indarkeriaren biktimei, eta euskal gatazka politiko eta armatuaren ondoriorik mingarriena direla adierazi dute. Gainera, euren ekintza politikoak "ulergaitzak" baldin badira, "atsekabea" azaldu die kolektiboari.

"Euskal gizartean bakea, adiskidantza eta normalizazio politikoa lortzeko lana egiteko konpromisoa" azaldu dute bozeramaileek, eta "giza eskubideen urrapen guztiak aitortzea erraztuko duen prozesu eraikitzaile bat" praktikan jartzearen alde agertu dira; horretarako, baina, "borondate politikoa" beharrezkoa dela adierazi dute.

Gainera, "biktimen zati bat alde batera uzteak bake justu eta iraunkor batetik aldendu" egiten gaituela gogorarazi dute.

Errekondok eta Larreinak "gatazkaren errealitatea eta Estatuaren indarkeriaren biktimak ezkutatu izana" leporatu diote PPri, eta hori onartezina dela adierazi dute.

PPk eta PSOEk "torturaren biktimak ukatzen eta ezkutatzen, 'hiltzera jo' politika egiten, espetxe politikarekin, deportazioarekin eta herri baten existentzia eta haren erabakitzeko eskubidea ezkutatzen" jarraitzen dutela salatu dute bozeramaileek. Gainera, Espainiari egungo egoerak "beldurra" ematen diola adierazi dute, eta horren aurrean "apurtu beharreko zorroztasun harresi izugarri bat" eskaintzen duela azaldu dute.

"Garaileen eta garaituen amaiera porrotera bideratuta" dagoela azpimarratu dute Amaiurreko bozeramaileek, eta Gobernu espainiarrak horretaz jabetu eta "mendekuaren eta zapalketaren politika" albo batera utzi behar duela esan dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X