Hauteskundeak PSOEn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek batasuna agindu du eta eskua luzatu die Madinari eta Tapiasi

Esker oneko hitzak izan ditu, eta agindu du 'oinarriko militanteak bezain ezkerrera' egongo dela zuzendaritza.
Pedro Sanchez. Artxiboko irudia: EFE
Pedro Sanchez. Artxiboko irudia: EFE

Pedro Sanchez sozialistak batasuna agindu du eta zuzendaritzako kide izatea eskaini die lehiakide izan dituen Eduardo Madina eta Jose Antonio Perez Tapias hautagaiei.

Militanteek Sanchez aukeratu dute PSOEren idazkari nagusi izateko igande honetan PSOEren baitan egin den bozketan. Botoen % 48,5 eskuratu du, Madinaren (% 34,7) eta Perez Tapiasen ( %16,8) aurretik.

"Inor ez dago soberan, alderantziz, jendea falta da. Eta lagundu nahi duen orok idazkari nagusi honen babesa izango du", aldarrikatu du Pedro Sanchezek PSOEren Ferrazeko egoitzan egin duen prentsa agerraldian. Bertan izan dira baita ere Alfredo Perez Rubalcaba jarduneko idazkari nagusia eta Madina zein Perez Tapias.

Esker oneko hitzak izan ditu Pedro Sanchezek eta agindu du "oinarriko militanteak bezain ezkerrera" egongo dela zuzendaritza.

Bestalde, kanpaina zehar proposatu dituen hainbat kontu aipatu ditu, hala nola, estatuaren laikotasuna, ustelkeriaren kontrako borroka, eta abar. Halaber, lana aurkitzeko atzerrira joan behar izan duten gazteak ere gogoan izan ditu.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X