Albiste da
'Faisan' auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pamiesek helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalaren aurrean

Datozen egunetan babes-errekurtsoa aurkeztuko duela baieztatu du EAEko Polizia Nazionalaren buruzagi ohiaren abokatuak, "frogarik ez dagoelako".
Enrique Pamies EAEko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia eta Jose María Ballesteros inspektorea. EFE
Enrique Pamies EAEko Polizia Nazionalaren buruzagi ohia eta Jose María Ballesteros inspektorea. EFE

Auzitegi Gorenaren sententziaren aurka Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkeztuko du Enrique Pamies EAEko Poliziaren buruzagi ohiak. Pamiesi eta Jose Maria Ballesteros inspektoreari urte eta erdiko espetxe-zigorra eta lau urteko gaitasungabetzea baieztatu zien Gorenak.

Bestalde, Ballesteros helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari da, Jose Luis Vegas abokatuak azaldu duenez.

Datozen egunetan babes-errekurtsoa aurkeztuko duela baieztatu du Maria Ponte Pamiesen abokatuak, "frogarik ez dagoelako".

Gainera, helegitea ebatzi bitartean Auzitegi Gorenaren epaia bertan behera uztea eskatuko dio Konstituzionalari.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X