Kataluniako kontsulta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Masek ez ditu hauteskundeak aurreratuko eta kontsulta A9an egingo da

Homesek kontsultaren deialdiaren inguruan "kabalarik" ez egitea eskatu du eta, azpimarratu duenez, Kataluniako Gobernuaren asmo bakarra gauzak ondo egitea da.
18:00 - 20:00
Artur Masek aste honetan deituko du galdeketa

Francesc Homs Kataluniako Gobernuko bozeramaleak ziurtatu duenez, Artur Masek ez du aurreikusi hauteskundeak aurreratzea eta baieztatu egin du kontsulta azaroaren 9an egingo dela.

"Eskuartean daukagun hipotesi bakarra kontsulta egitea da eta ez hauteskundeak aurreratzea", esan du Homsek Consell Executiun parte hartu eta gero.

Gainera, kontsultaren deialdiaren inguruan "kabalarik" ez egitea eskatu du eta, azpimarratu duenez, Kataluniako Gobernuaren asmo bakarra gauzak ondo egitea da.

Halaberm ez du zehaztu zelan egingo den dekretuaren sinadura ekitaldia, baina azpimarratu du Gobernu kataluniarraren "lehentasuna ez da" eszenografia.

Horren ildotik, Homsen nabarmendu duenaren arabera, Masek igandean esan bezala, asteon espero du kontsultaren deialdia egitea, Generalitateko Aldizkari Ofizialean publikatu eta gero.

Oraindik ez da legea plazaratu, baina Homsek esan du beti atzeratzen dela egun batzuk, Parlamentuko eta Generalitateko zerbitzu teknikoek eta juridikoek testua aztertu eta itzuli behar dutelako: "Ohiko epe zentzudunaren barruan gaude".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X