Kataluniako prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde-kanpaina batean beste bitarteko jarriko ditu ERCk

'Azaroaren 2tik 8ra kanpaina egingo dugu, Kataluniako hauteskundeak izango balira bezala', esan du Lluis Salvadok. Milioi bat boto-paper banatuko dituzte, batez ere, erabaki ezinik daudenen artean.
Lluis Salvado (ERC)
Lluis Salvado (ERC)

ERC alderdiak hauteskunde-kanpaina batean beste baliabide eta bitarteko jarriko ditu azaroaren 9ko prozesu parte-hartzailearen atarian. Ahalik eta herritar gehien mobilizatzea nahi dute, eta datozen egunotan horretara bideratuko dituzte ahalegin guztiak.

"Azaroaren 2tik 8ra kanpaina egingo dugu, Kataluniako hauteskundeak izango balira bezala", esan du Lluis Salvado ERCko idazkari nagusiaren ondokoak. Milioi bat boto-paper banatuko dituzte, batez ere, botoa oraindik erabaki ez dutenen artean.

100.000 euroko aurrekontua du kanpaina egiteko ERCk. Azaroaren 2an abiatuko dituzte antolatutako ekitaldiak Bartzelonan, eta azaroaren 8an amaituko dituzte Gironan. Ekitaldi nagusi horiez gain, Katalunia osoan egunero egingo dira azaroaren 9ko galdeketaren aldeko ekitaldiak. Ez da mitin handirik egingo.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X