Kataluniako prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandez Diazek ukatu egin du Fiskaltza Gobernuaren esanetara egotea

Generalitatearen aurkako balizko salaketak “arintzeko” ustezko presioak ukatu ditu Fernandez Diazek, eta Fiskaltza “autonomoa” dela berretsi du.
Jorge Fernández Díaz EFE
Jorge Fernández Díaz EFE

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ukatu egin du Estatuko Fiskaltza Nagusia Gobernuaren esanetara egotea. Horren hitzetan, fiskalak “autonomoak” dira Katalunian igandean egin zuten galdeketaren aurrean erabakiak hartzeko.

Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Espainiako Barne ministroak esan du galdeketa horren aurrean “legearen defentsa sustatzea” dagokiola orain Fiskaltzari.

Kataluniako eta Estatuko fiskaltza nagusiak Artur Masen eta kontseilarien aurka salaketa jarri ala ez aztertzen ari dira orain.

Fernandez Diazek baztertu egin du Gobernuak salaketak “azkartzeko” presiorik egin izana, eta Fiskaltza “autonomoa” dela berretsi du. Ministroak, halaber,

Gobernuak hartutako neurriak babestu ditu: “Konstituzioa urratzen zuen ekimen baten aurrean hartu behar genituen neurriak hartu ditugu”.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJk datozen lau urteetarako estatutuak onartu ditu militantziaren parte hartzea “sendotu eta aktibatzeko”

Jeltzaleek bilera egin dute gaur Gasteizen EAJren Aberri Estatutu berriak onesteko. Parte hartzea sustatzeko hainbat neurri berri txertatu dituzte, hala nola gai jakinen inguruan alderdikideen iritzia biltzeko kontsultak egitea eta "EAJren jarraitzaile" figura sortzea. Era berean, euskararen eta berdintasunaren defentsa egiteko protokolo eta jarraibideak zehaztu dituzte.

Gehiago ikusi