Masen aurka jotzeko presio saiakerak salatu dituzte fiskalek
Artur Mas eta Kataluniako Gobernuko beste kideen aurkako auzibidea abiatzeko presio saiakerak egon direla salatu du gaur Alvaro Garcia Fiskalen Batasun Progresista elkarteko presidenteak, eta galdera bat egin du: "Zergatik ditu Alicia Sanchez-Camacho Kataluniako PPko presidenteak Fiskaltza A9aren harira prestatzen ari den kereilaren xehetasunak? Hori ematen du, behintzat". Izan ere, epaitegietako iturriek ezer adierazi baino lehen, Kataluniako popularren buruak kereilaren inguruko datuak eman zituen atzo.
"Ministerio Publikoak inpartziala izan behar du, eta inpartzial itxura eman behar du, bata bestea bezain garrantzitsua baita. Horren harian, (Sanchez-Camachoren) adierazpen horiek deitoragarriak dira", adierazi du Garciak Ser irrati katean egin dioten elkarrizketan.
Masen gobernuaren aurka jotzeko presio saiakerak salatu ditu fiskal aurrerakoien bozeramaileak, eta, berak dakiela, presio zuzenik ez dela egon azpimarratu du. Garciaren esanetan, esku-sartze horien aurrean, Fiskaltza "blindatuta" dago, horren erregulazioari esker.
Fiskalen Batasun Progresista elkarteko presidenteak azaldu duenez, azaroaren 9an Kataluniako fiskalek ez zuten jarduteko aurretiazko irizpiderik, eta salaketak heldutakoan galdetu zioten Estatuko Fiskaltza Nagusiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri