ETA-tik aldendu ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hirugarren gradua onartu diote Jorge Uruñuela presoari

Gainera, Ruben Navarro Fernandezek ere jaso du baimena; Navarro Sestaon kutxazain automatiko bati su emateagatik zigortu zuten.

Jorge Uruñuela presoak hirugarren gradua jaso du kartzelan, espetxeetako iturriek jakinarazi dutenez.

Uruñuelak 16 urteko kartzela-zigorra jaso zuen 2005ean, 2000. urtean kutxazain automatiko bat eta autoen kontzesionario bat erretzeagatik Barakaldon (Bizkaia), bere jaioterrian, alegia.

Jorge Uruñuela ETAtik aldendu zen eta, handik gutxira, 2010eko urtarrilean, Euskal Preso Politikoen Kolektibotik (EPPK) kaleratu zuten, beste 14 presorekin batera, gehientsuenak Langraiz bidea hartu dutenak.

Horrez gain, Ruben Navarro Fernandezek ere jaso du baimena. Sestaon kutxazain automatiko bati su emateagatik zigortu zuten Navarro.

Albiste gehiago politika

El secretario general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, durante una rueda de prensa, en la sede del partido, a 29 de agosto de 2025, en San Sebastián, Guipúzcoa, País Vasco (España). EH Bildu reúne en San Sebastián a la Mesa Política de Hegoalde, coincidiendo con el inicio del curso político, en la que se analizan y trabajan los objetivos del curso, entre ellos, y de manera especial, la convocatoria de la Conferencia Política que tendrá lugar el 20 de septiembre en Tabakalera.



Unanue / Europa Press

29/8/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildu Eusko Jaurlaritzarekin akordioak lortzeko prest dago, "politika publikoak aldatzeko" bada

Arnaldo Otegi koalizioko idazkari nagusiak nabarmendu du EH Bildu akordioak lortzeko borondatearekin joango dela lehendakariak iragarritako bilera-sortara, baina gauzak aldatzeko politika publikoak aldatu behar direla erantsi du. Balizko estatus politiko berriari dagokionez, Otegik adierazi du Espainiak Euskal Herria nazio gisa aitortzea izan behar dela abiapuntua. 

Gehiago kargatu