Merce Pigemek kargua utzi du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian
Merce Pigemek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) kide izateari uko egin dio, eta hala jakinarazi dio, eskutitz bidez, Carlos Lesmes Kontseilu Nagusiko presidenteari. Lesmesek onartu egin du Pigemen dimisioa, eta Senatuari jakinarazi beharko dio erabakia, goi-ganberak kide berria izendatu dezan.
Lesmesek berak eskatu dio Pigemi dimisioa ematea, kontseiluko kidearen inguruan ostiralean kaleratutako informazioen ostean. Horien arabera, Andorratik zetorrela soinean hainbat diru zuela harrapatu zuen Guardia Zibilak ustekabean. Hain zuzen ere, ahizparekin batera zihoan Pigem, eta 9.500 euro zeramatzan berak , eta beste 10.600 euro ahizpak.
Lesmesek bilerara deitu zuen Pigem, eta, jarrera hori delitu ez bada ere, dimisioa aurkeztu beharra jakinarazi zion, ‘’ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, epaileen gobernu organo gorena den heinean, eredugarri eta herritarrentzat konfiantzaren adierazle izan behar duelako’’.
“Erabilitako auzia”
Bidalitako gutunean, Merce Pigem larunbatera arte CiUk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian zuen kideak ziurtatu egin du bere auzia “erabili” dutela, Kataluniako egoera politikoaren harira, eta, nahiz eta deliturik ez duen egin, hedabideek “ankerkeriaz zabaldutako” kanpaina baten biktima izan dela.
Horrez gain, eskutitzean onartu duenez, azaroaren 15ean, Andorrako aduanako kontrol batean, dirua soinean zeramala onartu zion Guardia Zibilari. Berak ez du kopurua zehaztu, baina, argitaratutakoaren arabera, 9.500 euro zeramatzan. Antza, bere aitak (Andorrako bizilaguna da) oparitutako dirua da.
“Ez zuten aktarik idatzi ez nuelako deliturik egin, nahiz eta ukaezina den erabiltzeko erraza dela, eta hala izan da”, gaineratu du.
“Egoera zail bati aurre egin behar diot, eta sentimendu kontrajarriak ditut”, Pigemen hitzetan. “Min handia eman dit nire dimisioa eskatzeak, baina ulertzen dut auzi hau erabiltzean, min handia egin liezaioketela herritarrek erakunde honetan duten konfiantzari, are gehiago berez ahula dela aintzat hartuta”.
Zure interesekoa izan daiteke
Ministro Kontseilua atzeratu egin da Sumarreko ministroak alokairuaren luzapena dekretutik kanpo uztearen aurka agertu direlako
Bilera hori egiteko zain, Ministroen Kontseiluak mahai gainean duen lege-dekretuak neurri fiskal sorta bat jasotzen du, besteak beste erregaien, argiaren eta gasaren BEZa % 10era jaistea ekarriko lukeena.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.