Euskal Herria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu, erabakitzeko eskubideaz EAJrekin akordioak lotzeko prest

Joseba Egibar jeltzaleak larunbatean adierazi zuen bi alderdiek 'gutxieneko batzuk eta oinarri politikoak' adosteko betebeharra dutela.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Hasier Arraiz: 'Euskal Herriak bere prozesu eratzailea behar du'

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkideak baieztatu duenez, koalizioa prest dago EAJrekin, idatziz, "balizko akordio bat" sinatzeko, "Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan" prozesu bat gauzatzeko.

Arraizek horrela erantzun dio Joseba Egibar buruzagi jeltzaleak, atzo, Radio Euskadin egindako adierazpenei. Egibarrek adierazi zuen jeltzaleak eta koalizio abertzaleak betebeharra dutela "gutxieneko batzuk eta oinarri politikoak" adosteko.

EH Bilduko kideak Donostian prentsaurrekoa eskaini du eta, bertan, urtarrilaren 10erako Sarek Bilbon deituriko manifestazioa ere hizpide izan du. Bera Bilboko manifestazioan izango dela baieztatu du, baina ez du uste, iaz bezala, Joseba Egibar jeltzalea bertan izango denik.

"Gustatuko litzaidake alderdien siglek lubaki izateari uztea, eta alderdi bakoitzak garrantzitsuena dena presazkoena dela irizten dionaren gainetik jartzea", gaineratu du EH Bilduko buruzagiak. Horren esanetan, presoen giza eskubideek eta dispertsioaren amaierak hainbeste merezi du.

Hori dela eta, EAJko oinarri sozialari dei egin dio EH Bilduko oinarriarekin indarrak batzeko, beste gaien artean, Euskal Herriko gehiengo sozialak eskatzen duena posible egiteko.

Koalizio abertzaleak EAJrekin duen harremanaz galdetuta, Arraizek azaldu du "aurrerapausoak" eman direla; izan ere, "irekita jarraitzen duen kanal bat zabaldu izanak etorkizunerako aukerak zabaltzen ditu".

"Etorkizun hori, etorkizun hurbila izatea gustatuko litzaiguek askori, baina hori ez da gure eskuetan soilik", adierazi du Arraizek. Itxaropentsu mintzatu da, eta lehenago edo geroago, Euskal Herriko alderdi nagusienen artean "estatu akordioak" itxiko direla azpimarratu du.

Arraizek etorkizuneko aliatu gisa ikusten du Ahal Dugu alderdia

Ahal Dugu alderdiak 2015eko udal eta foru hauteskundeetan izan dezakeen balizko parte-hartzeaz galdetuta, aitortu du lehiakide bat gehiago izango dela, baina etorkizunerako ere aliatu izan daitekeela azpimarratu du.

"Ahal Duguk, fenomeno mediatiko izatetik alderdi politiko izatera pasatzen denean, erabakitzeko eskubidearen aldeko eta Euskal Herriko hiritarren eskubide sozialen aldeko printzipioei eusten badiei, lankidetza eta akordio guneak ezartzea posible izango dela uste dut", nabarmendu du. Dena den, aitortu du une honetan ez dakiela zein izango den Ahal Duguren jarrera erabakitzeko eskubidearen eta prozesu eratzaile baten inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X