Atzerapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fernandezek, Cabiecesek eta Alcortak apirilaren 9an deklaratuko dute

Martxoaren 12an eta 13an inputatu gisa deklaratu behar zuten hirurek, baina epaileak hitzordua atzeratu behar izan du, abokatu batek joaterik ez zuelako.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE
Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia. Artxiboko irudia: EFE

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiak eta Rafael Alcorta abokatuak apirilaren 9an deklaratuko dute inputatu gisa, EAEko Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.

Kutxabank auzian diligentziak hasi zituen Ana Isabel Alvarez Fernandez epaileak, eta Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alcorta martxoaren 12an eta 13an deitu zituen deklaratzera, inputatu gisa.

Hala ere, abokatu batek egun horietan bertaratzerik izango ez zuela eta, deklarazioak apirilaren 9ra eta 10era atzeratzea erabaki du epaileak.

Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza Baliabideen zuzendariak eta Roberto Moll Kutxabankeko Kudeaketaren Kontrol Arloko zuzendariak apirilaren 10ean deklaratuko dute lekuko gisa, Kutxabankek salaketa aurkezteko erabili zuen txostena horien ardurapean egin baitzuten.

Autoa

Epaileak autoan jaso duenez, inputatuek Carmen Adan del Rio Bizkaiko fiskalaren aurrean esandakoetatik eta aurkeztutako dokumentaziotik bidegabe jabetzea edo administrazio desleiala egin ahal izan dutela ondoriozta daiteke.

Era berean, merkataritza-agiriak faltsutzea egotzi diete, ?entitatetik dirua ateratzeko erabili zituzten agiriak? direla eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X