Albiste da
Jaurlaritzaren txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren mehatxuak Ertzaintzan izan duen eragina aztertuko dute

Bi txosten eskatu dizkio Jaurlaritzak Pedro Arrupe institutuari: Lehenengoa, bizkartzaina eraman behar izan duten herritarren ingurukoa; bigarrena, ETAk ertzainengan izan zuen eragina aztertzeko.
18:00 - 20:00
ETAk mehatxatutakoei buruzko bi txosten eskatu ditu Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza idazkaritzak ETAren mehatxupean bizi izan diren pertsonen inguruko bi ikerketa eskatu dizkio Pedro Arrupe, Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen institutuari.

Lehenengoa, ETAren mehatxuaren ondorioz bizkartzaina eraman behar izan duten herritarren ingurukoa; bigarrena, berriz, ETAren mehatxuak ertzainengan, eta horien familiengan, izan zuen eragina aztertzeko.

Hitzarmena lortu dute Pedro Arrupe institutuak, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkaritzak, Zaitu ETAren mehatxua pairatu zuten pertsonen elkarteak eta Aserfavite elkarteak.

Elkarte horietako ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, Gasteizen, Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetza idazkaritzako buruarekin eta Monika Hernanando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarekin.

Bilera amaitzean agerraldia egin du Jonan Fernandezek, txosten horien inguruko xehetasunak emateko.

Fernandezen hitzetan, mehatxatutakoena ikusi ez den indarkeria izan da eta, hortaz, “aztertu beharra dago”, jasandako “kaltea eta mina aintzat hartzeko”.

Lehenengo txostena Zaitu mehatxatuen elkartearekin batera egingo dute eta, bigarrena, Ertzaintzaren ingurukoa, Aserfaviterekin lankidetzan. Txosten bi horien helburua, “mehatxuen biktimak ere ikustaraztea”.

Aurrenekoan, bizkartzaina eraman zuten pertsonek pairatu zuten errealitatea aztertuko dute. Bigarrenean, ertzainek eta horien familien “sufrimendua” izango dute hizpide. Etorkizunean gainerako Estatuko Segurtasun Indarren inguruko txostenak egitea ez du baztertu Jonan Fernandezek.

Alde kuantitatiboan, 1990tik aurrerako mehatxatuak hartuko dira kontutan. Alde kualitatiboan, berriz, bizkartzaina izan dutenak zenbatuko dira, “azterketa objektibatzeko”.

Datorren urtea amaitu aurretik txosten biak aurkeztu nahi ditu Jaurlaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X