Elkarrizketa Radio Vitorian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabier Agirre: 'De Miguel auzia ez da EAJren sare bat'

EAJren ABBko presidenteak nabarmendu duenez, "EAJri mesede egiteko sare bat ere ez da".
18:00 - 20:00
Agirre: 'De Miguel auzia ez da EAJren sare bat'

Xabier Agirre EAJren ABBko presidenteak irmo hitz egin du 'De Miguel auzia'z: "Ez da EAJren sare bat, ezta EAJri mesede egiteko sare bat ere".

Gasteizko Instrukzio 4. zenbakiko Epaitegiko arduradunak 26 pertsona inputatu ditu 'De Miguel auzia'n, tartean Arabako EAJko hainbat goi-kargudun ohi, ustez legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sare bat osatzen zutelako. Auziaren ingurukoak hizpide hartu ditu Agirrek Radio Vitoriari eskainitako elkarrizketa batean.

Epaileak 26 pertsona horiei egotzitako 11 delituekin EAJk zerikusirik ez duela azpimarratu du Agirrek, eta jeltzaleek osatutako "sarerik ez" dagoela erantsi.

Agirreren hitzetan, autoa aztertuz gero, "nahiko argi geratzen da hau ez dela EAJren sare bat, ezta EAJri mesede egiteko sare bat ere".

"Sare hori, egotekotan, pertsona jakinek osatutakoa zen", nabarmendu du Arabako EAJren buruzagiak.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu