'EAJk modu eredugarrian erantzun zion De Miguel auziari 2010ean'
EAJk modu “eredugarrian” erantzun zion ‘De Miguel auziari’ orain bost urte, bai arlo “politikoan” eta baita “instituzionalean” ere, Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan, auzi horretan epaileak inputatu dituen 26 pertsonen inguruan aritu da Urkullu. Inputatuen artean, EAJko goi-kargudun eta buruzagi ohi batzuk daude.
Gogoratu duenez, auziaren berri izan zuten unean bertan, 2010. urtean, pertsona horiei guztiei alderdiaren txartela eskatzea erabaki zuen EAJko zuzendaritzak, “auzi horrek EAJrekin harremanik ez zeukala garbi uzteko”.
Berehala, 'De Miguel auziak' bere alderdiarekin izan zezakeen lotura hura ezabatu nahi izan zuen lehendakariak. Hala ere, hartutako erabakia “mingarria” izan zela gaineratu du.
Hortaz, jeltzaleak modu “eredugarrian” erantzun zutela azpimarratu du Jaurlaritzako buruzagiak. Alfredo De Miguelek diputatu izateari uko egin ziola eta Xabier Agirre orduan diputatu nagusia zenak jarrera “argia” erakutsi zuela nabarmendu du. “Arabako Foru Aldundiaren ohorea babesteko eta defendatzeko jarrera irmoa izan zuen Agirrek”.
Politikaren “judizializazioa” eta justiziaren “politizazioa” deitoratu ditu lehendakariak. “Salatutako hainbat auzitan EAJ inplikatzen saiatu dira, baina, horietatik guztietatik zenbat artxibatu dituzte?”, galdetu du.
Zenbait alderdi politikok, epaitegietan jarritako salaketaz gain, Legebiltzarreko ikerketa batzordeak “ekimen politiko zehatz bat” lortzeko erabili egiten dituztela adierazi du Urkulluk.
“Hau errealitate bat da. Egin dezakedan gauza bakarra, errugabetasun presuntzioa aldarrikatzea da”, gaineratu du.
Azkenik, egunkarietako gaurko titularretan “nobedaderik” dagoen ere galdetu du Urkulluk, orain bost urte agertu zirenekin alderatuz.
Ertzaintzako sindikatuak
Bestalde, euren aldarrikapenetan “errealismoa eta proportzionaltasuna” aplikatzeko eskatu die Urkulluk Ertzaintzako sindikatuei. Horrez gain, negoziazio bileretara joatea ere proposatu die, aldarrikapen guztiak “negoziatu daitezkeela” argudiatuz.
Funtzionario publikoak diren heinean, lan-baldintza hobeak aldarrikatzeko eskubidea dutela nabarmendu du lehendakariak baina, era berean, “errealismoa eta proportzionaltasuna” gordetzeko eskatu die.
Manifestazioak edota protestak egiterako orduan “gainditu ezin diren marra gorri batzuk” badaudela azpimarratu du, bai arlo pertsonalean eta baita instituzionalean ere. “Eta zerbitzari publiko batzuek gainditu egin dituzte marra gorri horiek”, gaineratu du.
“Lehendakaria izateaz gain, pertsona ere banaiz. Nire bizitza pribatuko atal batzuk publiko egin ditu sindikatu batek, aldarrikapen batzuen mesedetan”, salatu du.
Horrez gain, Ertzaintzako sindikatuek lehendakariari eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari egindako “escracheak” ere gogor kritikatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.