10etik 6ra jaitsi du fiskalak Segiko auzipetuentzako zigor eskaria
Pedro Rubira fiskalak 10 urtetik 6ra jaitsi du Segiko kide izateagatik Auzitegi Nazionalean epaitzen ari diren 10 lagunentzako kartzela zigor eskaria. Segik Iruñean zituen bi taldetako kide izatea eta kale indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatzen diete.
Defentsak absoluzioa eskatu du auzipetu guztientzat, eta, prozesu konplexua ez bada ere, atxilotu zituztenetik (2008) behar baino gehiago luzatu dela esan du.
Fiskalaren arabera, "Iturrama eta Milagrosa auzoetan Segik zituen bi taldeetako kideak ziren hamar gazteak eta 2006 eta 2008 artean kale indarkeria ekintzetan hartu zuten parte".
Zazpi polizia nazionalen deklarazioarekin hasi da epaiketaren gaurko saioa. Auzipetuak atxilotu zituztenean atzemandako ordenagailuetan jasotako informazioan oinarrituta egindako txostenak berretsi dituzte agenteek.
Joan den astelehenean hasi zen epaiketa Auzitegi Nazionalean. Hasiera batean, hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak auzipetuentzat, talde terroristako kide izatea leporatuta. Horietako hiru espetxean daude, behin-behinean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteskundeak dituzte igande honetan Extremaduran, lehen aldiz aurreratuta
890.985 herritarrek dute boto eskubidea: 556.424, Badajozen eta 334.561, Caceresen. Inkesta guztien arabera, PPk irabaziko ditu bozak, baina ez du gehiengo osorik lortuko eta PSOEk zartakoa jasoko du. Voxek eta Unidasek, aldiz, gora egingo dute, betiere inkesten arabera.
Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei
Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.
Alderdiak mokoka berriro, Mancisidor arartekoaren izendapena eta PP-EH Bildu liskarra tarteko
Javier De Andres EAEko PPko buruzagiak aitortu duenez, "akaso exterminio hitza erabiltzea ez zen egokiena izan". Dena dela, EH Bildu "anomalia politiko bat" dela esan du PPk. Koalizio abertzaleak EAJren eta PSE-EEren "ekidistantzia" salatu du.
PSE-EEk dio EH Bilduk behin betiko aldendu behar duela ezker abertzaleko gazte batzuek egindako ekintzetatik
Urteko balantzea egin du Jose Ignacio Asensiok, eta pozik agertu da PSE-EEk Gipuzkoako Aldundian eta Jaurlaritzan egindako lanarekin eta lortutakoarekin. Hala ere, arduratua ere badagoela dio: azkenaldian ezker abertzalearen gazteek izandako jarrera aurpegiratu dio EH Bilduri, eta horrekin amaitzeko eskatu dio.
EH Bilduk politikan dauden ate birakariak salatu ditu
EH Bilduren ustez, aste honetan ikusitakoa ez da inolaz ere politika eredugarria. PPrekin izandako talkaz gain, Ararteko berriaren aukeraketa eta ate birakarien gaia jarri dituzte adibide gisa. Nerea Kortajarenak esan du horrela ez direla euskal herritarrak ordezkatzen.
Javier De Andresek onartu du "agian" ez zirela "oso egokiak" izan EH Bilduri esandako hitzak
Santiago Lopez Alderdi Popularreko legebiltzarkideak Radio Euskadiko Parlamento de las Ondas saioan parte hartu du, eta, besteak beste, ostegunean Legebiltzarrean izandako polemika izan du hizpide.
Txomin Letamendi, frankismoan torturen ondorioz hildako gudaria, omendu dute ostiral honetan Ondarroan
Gogora Institutuak frankismoaren biktimatzat aitortu berri du; izan ere, Letamendi, orain 75 urte hil zuen polizia frankistak, Madrilen, torturatua. EAJko kide eta frankismoaren kontrako erresistentziaren ikur izan zen. Haren gorpua berreskuratu ondoren, Artxandan zabaldu zituzten bere errautsak.
Sanchez: "Oso albiste ona da, herritarrengan eragina duten gaiak sustatzeko estrategia indartzen du eta"
Espainiako Gobernuko presidenteak balioan jarri du lehendakariak Makroeskualde Atlantikoa abian jartzeko egindako lana, sinergiak sustatuko baititu parte hartzen duten eskualdeen artean, hala nola azpiegiturak, konektibitatea edota komunikazioak hobetzeko.
Otegi, "harrituta" EAJren eta PSE-EEren isiltasunaren aurrean, PPk "benetako asmoak" erakutsi ostean
Koalizio abertzalearen idazkari nagusiak adierazi du harrituta jarraitzen duela "24 orduren ostean, EAJ edo PSE-EE bezalako indarren isiltasunarekin". Bere arabera, hemen "ez dago arazo bat EH Bilduren eta PPren artean: bloke atzerakoia da Euskal Herriarekin arazo bat duena".
Arabako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuen proiektua onartu dute, EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin
Datorren urterako aurrekontuak onartu egin dira Elkarrekin Podemos-IUren babesaren ostean, osoko zuzenketa kendu eta Foru Gobernuarekin akordio batera iritsi baitzen, Arabako egoitza pribatuen inguruan ados jarri ondoren.