AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaiaren zain geratu da Iruñerriko Segiko auzipetuen kontrako epaiketa

Defentsak absoluzioa eskatu du 10 auzipetuentzat, eta fiskalak 10 urtetik 6ra jaitsi du zigor eskaera
18:00 - 20:00
Segiko auzipetuek epaiketa politikoa izan dela salatu dute

Auzitegi Nazionalean epaiaren zain geratu da Iruñerriko 10 gazteren kontra, Segiko kide izatea leporatuta, egindako epaiketa.

Auzipetuetako batek, Ibai Azkonak, "epaiketa politikoa" izan dela esan du. Gainera, auzipetuek egindako tortura salaketak ez dituzte aintzat hartu.

Defentsak absoluzioa eskatu du auzipetu guztientzat, eta, prozesu konplexua ez bada ere, atxilotu zituztenetik (2008) behar baino gehiago luzatu dela esan du.

10 urtetik 6ra

Pedro Rubira fiskalak 10 urtetik 6ra jaitsi zuen kartzela zigor eskaria. Segik Iruñean zituen bi taldetako kide izatea eta kale indarkeria ekintzetan parte hartzea leporatzen diete.

Fiskalaren arabera, "Iturrama eta Milagrosa auzoetan Segik zituen bi taldeetako kideak ziren hamar gazteak eta 2006 eta 2008 artean kale indarkeria ekintzetan hartu zuten parte".

Joan den astelehenean hasi zen epaiketa Auzitegi Nazionalean. Hasiera batean, hamarna urteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak auzipetuentzat, talde terroristako kide izatea leporatuta. Horietako hiru espetxean daude, behin-behinean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X