Txistualdia ereserkiari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeriaren kontrako Batzordeak informazioa eskatu dio Poliziari

Txistualdia sustatu zutenei informazio-espedientea ireki die, eta zigorrak egon daitezkeela ohartarazi die Futbol Federazioari, Bartzelonari eta Athletici.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Indarkeriaren kontrako Batzordeak informazioa eskatu du

Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Espainiako Gobernuaren Batzordeak Errege Kopako txistualdiaren inguruko informazioa biltzeko eskatu dio Poliziari, eta informazio-espedientea ireki die txistualdia sustatu zutenei. Halaber, zigorrak egon daitezkeela ohartarazi die Espainiako Futbol Federazioari, Bartzelonari eta Athletici.

Batzordeak ezohiko bilera egin du gaur, urgentziazkoa, Athletici eta Bartzelonari zigorrak ezartzea aztertzeko, talde horien zaleek Espainiako himnoari txistu egin ziotelako Errege Kopako finalean.

Bileraren ostean jakitera eman dutenez, horren inguruko informazioa Fiskaltzara igorriko dute, eta Errege Kopako txistualdiaren inguruko informazioa biltzeko eskatu diote Poliziari. Bi klubei ere eskatuko diete informazioa.

Espainiako Kirol Batzordearen egoitzan agerraldia egin dute Miguel Cardenal erakunde horretako presidenteak eta Francisco Martinez Estatuko Segurtasun idazkariak, gertatutakoaren inguruan aritzeko.

Gertatutakoaren aurrean bere "gaitzespen irmoena" agertu du Martinezek, eta, "bereziki, txistuengatik eta ahozko zein keinuzko irainengatik". Segurtasun idazkariaren arabera, kirol ikuskizuna erabili zen "irain jasanezin bat" egiteko, eta hori "oso larria" dela adierazi du.

Neurriak

Bi ordezkariek iragarri dutenez, Batzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

-Poliziari txistualdiaren inguruko informazioa eskatzea.

-Txistualdia sustatu edo horretan lagundu zutenei informazio-espedientea irekitzea.

-Dokumentazio hori Fiskaltzaren esku uztea, zigor mailan izan ditzakeen ondorioak aztertzeko.

-Generalitateko segurtasun arduradunei partidako segurtasun koordinatzailearen aktak eskatzea, eta zaleen kokapenaren inguruko irizpideei buruz galdetzea.

-Dokumentazioa eskatzea Espainiako Futbol Federazioari, Bartzelonari eta Athletici, kirol ikuskizun baten ohiko jardunaren ziurtapena bete zuten egiaztatzeko. Horri lotuta, bi taldeek egiaztatu egin beharko dute txistualdia gerta ez zedin aldez aurretik ''beharrezko neurriak'' hartu zituztela.

Espainiako Gobernua

Finaleko atsedenaldian, Espainiako Gobernuak agiri bat plazaratu zuen, txistuak "gaitzesteko". Izan ere, "espainiar guztiak ordezkatzen dituzten ikurren aurkako erasoa" izan zela adierazi zuen.

Gainera, gaur bertan PPk iragarri du Espainiako ereserkiaren aurkako txistualdirik ez errepikatzeko lege aldaketak bultzatuko dituela.

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X