Sortu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ilusioa eragin behar dugu, independentzia behin betikoz lortzeko'

Sortuko presidente Hasier Arraizek adierazi duenez, "erronka horri aurre egiteko baldintza politikoak eta herritarrak ditugu".
18:00 - 20:00
Sorturen iritziz, Estatutua erreformatzearekin ez da nahikoa

Hasier Arraiz Sortuko presidenteak esan duenez, "herriz herri, euskal gizartean ilusioa piztu behar dugu, Euskal Herrirako independentzia behin betikoz lortu ahal izateko". Arraizek adierazi duenez, "erronka horri aurre egiteko baldintza politikoak eta herritarrak ditugu".

Arraizek azaldu duenez, Berriozarko uda-eskoletan 'Zutik Euskal Herria' estrategia independentista aztertzen ari dira asteburuan zehar. Duela bost urte ezker abertzaleak abian jarritako estrategia da, eta helburuak lortzeko oraindik ere estrategia "irabazlea" dela uste du.

Sortuko buruzagiak nabarmendu duenez, "duela bost urte Euskal Herria zutitzeko gai izan ginen, eta orain berriro egiteko gai izan behar gara". "Euskal Herri osoa zutitu behar dugu, ilusioa piztu, herriz herri, orduan hasitakoa amaitzeko, eta behin betikoz independentzia lortzeko".

Berriozarko Mendialdea ikastolako uda-jardunaldietan koalizioak aztertu egin du "egindako ibilbidearen tartea, zer eman duen tarte horrek, zer ez dugun oraindik bete, eta datozen garaietan egin beharrekoa".

Sortuko presidenteak gaitzetsi duenez, "batzuen aburuz, herrialdea normalizatuta dago jada, 'txokolatadak' edo pintxo-poteak debekatzen dituzten bitartean, edo Sortu bezalako legezko alderdi batek antolatutako uda-eskoletarako sarreran Guardia Zibileko kontrolak ezartzen dituzten bitartean, jardunaldi horiek oztopatzeko asmoz, hain zuzen ere".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X