MASEN INPUTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mas 'orain, eta ez kanpainan' inputatzea egoki ikusten du Fiskaltzak

Kataluniako Fiskaltza Nagusiak, ohar baten bidez, adierazi du azaroaren 9ko galdeketa ikertzen ari den epaileak Artur Mas hauteskunde kanpaina bete betean inputatzea ez litzakeela 'zentzuzkoa' izango.
Artur Mas, Katalunaiko jarduneko presidentea. EFE.
Artur Mas, Katalunaiko jarduneko presidentea. EFE.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea "orain, eta ez kanpainan" inputatzea "egoki" ikusten du Kataluniako Fiskaltza Nagusiak. Azaroaren 9ko galdeketa ikertzen ari den epaileak Mas  hauteskunde kanpaina bete betean deklaratzera deitu izan balu, ez litzateke "zentzuduna" izango,  Fiskaltzaren iritzian. Hala, "errespetuz" hartu du Masen inputazioa irailaren 27ko hauteskundeak igarota etorri izana.

Agiri baten bidez, Kataluniako Fiskaltza Nagusiak nabarmendu du epaileak Masi deklaratzera joateko jarritako egunaren atzean "asmo politikoa" dagoela esatea, Botere Judizialaren independentziari eta zentzuari eraso egitea dela. "Inputazioa Estatuko beste botereen presioekin edota konnotazio historikoekin lotzea Botere Judizialaren independentziari eraso egitea da", esan du. Lluis Companys Kataluniako presidente ohia tropa frankistek fusilatu zutela 75 urte betetzen diren egunean deklaratu beharko du Masek.

Ikertzen ari diren ekintzaren inguruko frogak biltzeko behar duten denbora egokiaren arabera ezarri du epaileak Masen deklarazio eguna, eta, bide batez, hauteskunde prozesua errespetatu du, agirian jasotzen denez.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La familia del histórico dirigente socialista asesinado por ETA Fernando Múgica ha celebrado un acto este sábado en el cementerio de Polloe de San Sebastián para conmemorar el 30 aniversario de su muerte. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ruben Mugicak "memoria galdu izana" egotzi dio Sanchezi "gaizkileen oinordekoak bazkide bihurtzeagatik"

ETAk duela 30 urte hildako Fernando Mugica Herzog buruzagi sozialistaren senitartekoek, erakundeetako ordezkariek eta PSE-EEko kideek omenaldia egin diote gaur Donostiako Polloe hilerrian. Ekitaldian, Ruben Mugica semeak Pedro Sanchez kritikatu du "memoria galdu izana" eta "gobernuaren ekintza merkatu txiki bat bihurtu izana" egotzita. Horren ustez, "gaizkileen oinordekoak bazkide" egin ditu Sanchezek, eta ezberdin pentsatzen dutenei "faxista" deitu. Era berean, terrorismoaren biktimak berdin tratatzeko eskatu du, eta ezker abertzaleari "ezagutzen dituzten terroristen izen-abizenak jakinaraztea".

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk salatu du Espainiako Estatuak ez duela oraindik aitortu Martxoaren 3an izan zuen parte-hartzea

EH Bilduk martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu duen kartelen erakusketa inauguratu du Gasteizko egoitzan. 1976ko langileen erreibindikazioek egun ere erreibindikazio izaten jarraitzen dutela salatu, eta garai hartan bezala gaur ere diktadoreak daudela esan dute, besteak beste Trump eta Milei aipatuz. Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu, eta Espainiako Gobernuari ardurak aitortzeko eskatu diote berriz ere.

SAN SEBASTIÁN, 07/02/2026.- La portavoz del PNV en el Congreso, Maribel Vaquero, ha hecho declaraciones a los medios de comunicación este sábado en San Sebastián sobre asuntos de actualidad política. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juntsek ezkutu sozialaren aldeko botoa ematea espero du EAJk

Berrerorle eta etxegabetzeen inguruan EAJk Madrilen itxi dituen akordioek populismoaren aurrean politika egiteko beste modu bat badagoela erakusten dutela adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak. Jeltzaleek moderazioa eta zentraltasuna ordezkatzen dutela esan du, eta Podemosek azkenik babes sozialaren alde bozkatuko duela jakin eta gero, Junts ezezkotik ateratzea espero duela gaineratu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X