Arantza Quiroga, familia tradizionalaren defendatzailea Euskadin
Arantza Quiroga Cia (Irun, 1973ko uztailak 26) Zuzenbidean lizentziaduna da, ezkonduta dago eta bost seme-alaba ditu. Euskal politikagintzako figurarik adierazgarrienetarikoa da; izan ere, Eusko Legebiltzarreko presidentea izan den Alderdi Popularreko lehen kidea da. 2009tik 2012ra egon zen kargu horretan.
ETAren terrorismoa gaitzesteko diskurtso irmoa izan du Quirogak, eta erakunde armatuko biktimei babesa eman die. Besteak beste, askatasun falta salatu du, eta abortuaren auka agertu da beti; izan ere, familia tradizionalaren defendatzaile sutsua da. Gainera, hezkuntza programa erreformatzearen alde azaldu da, euskal gazteei bake balioak irakasteko.
Eusko Legebiltzarreko presidentegaia zela jakinarazi zutenean, “PPko sektore kontserbadorekoa” zela adierazi zuen Quirogak elkarrizketa batean. Ondoren, Legebiltzarreko presidente gisa, katolikoa izatearen ondorio dela argitu zuen, erlijio horrekin koherentea izateko.
Irungo zinegotzia
Quiroga Irunen jaio zen. Aita 14 urterekin heldu zen Euskadira; izan ere, Valladolidekoa zen, eta aroztegi metaliko batean lan egitera etorri zen. 19 urte zituela, Alderdi Popularreko Belaunaldi Berrietan eman zuen izena, eta 21 urte zituela, 1995ean, Jose Eugenio Azpirozek proposatuta, udal hauteskundeetara aurkeztu zen Irunen, eta zinegotzi aukeratu zuten irundarrek.
24 urterekin, zinegotzi karguan hiru urte eman ostean, Madrilera joan zen, PPk lehen hauteskunde demokratikoak oroitzeko egin zuen ekitaldian parte hartzera. Quirogak hitza hartu zuen bertan, eta Jose Maria Aznar presidenteak begi onez hartu zuen haren hitzaldia.
Legebiltzarkidea
1998an, legebiltzarkide aukeratu zuten aurrenekoz, eta Gasteizko Ganberan aritu da ordutik. 2008an, Euskadiko PPren idazkari nagusi hautatu zuten Alderdi Popularraren XII. batzarrean. Era berean, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente aukeratu zuten, Maria San Gil ordezkatzeko.
2009ko martxoaren 1ean, Gipuzkoako zerrendaburu izendatu zuten, eta legebiltzarkide hautatu zuten berriro. PPk eta PSE-EEk Patxi Lopez lehendakari izendatzeko akordioa adostu ondoren, martxoaren 31n, PPk Quiroga proposatu zuen Legebiltzarreko presidente izateko. Apirilaren 3an izendatu zuten, aldeko 38 botorekin.
2012ko hauteskundeetan, berriro aukeratu zuten gipuzkoarrek legebiltzarkide, eta bere ibilbide politikoan beste legealdi bat abiatu zuen horrela. Halere, Eusko Legebiltzarreko presidentea izateari utzi zion, gehiengo abertzaleak PSE-EEren eta PPren arteko akordioa eragotzi zuelako.
Zure interesekoa izan daiteke
81 biktima politiko berri aitortu ditu Nafarroak
Foru Gobernuak biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko hirugarren ekitaldia egin du, eta guztira 122 biktima aitortu ditu. Ana Ollok "giza eskubideen errespetuaren eta defentsaren" alde egin du, "zoru etikoa" hor dagoela aldarrikatuz.
Pardo de Verak deklaratu du Aldama Garraio Ministerioan noiznahi ikusten zuela atzera eta aurrera
Auzitegi Gorenean egin duen deklarazioan, Adifeko presidente ohiak ukatu egin du inolako presiorik jasan izana musukoak erosteko edo inor entxufatzeko.
Asironen esan du Aranzadiko etxegabetuei Udalak "behin behineko" irtenbidea eman ahal diela bakarrik
Joseba Asiron Iruñeko alkateak Aranzadiko eraikina hustea beharrezkoa zela defendatu du, arrazoi humanitarioak eta segurtasun arrazoiak direla eta. Ziurtatu du aterperik gabe geratu diren 98 pertsonen kasuak banan-banan aztertzen ari direla, behin behineko irtenbidea emateko. Udalak behin betiko irtenbiderik ezin duela eskaini esan du, ez duelako horretarako eskumenik. "Irtenbidea erregularizazioa da".
Marlaskak esan du espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak "ahalik eta lasterren" hartuko dituela
Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitearen eta gizartea sentsibilizatzearen beharra azpimarratu du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak.
Voxen diputatu bat Kongresuko Osoko Bilkuratik kanporatu egin dute, Presidentetzako kideei aurre egiteagatik
Voxen Konstituzio Batzordearen bozeramaileak, José María Sánchez Garcíak, Kongresuko presidenteordeari eta letratu bati aurre egin die astearte honetan. Hainbat aldiz abisu eman diote, eta, azkenean, kanporatu egin dute. Sánchez García kexu zen ERCren diputatu batek, Jordi Salvadorrek, irain larriak egin zizkiola, hala nola “hiltzailea”, “ezjakina” eta “kriminala” esanez.
Torresek iragarri du Parte hartze Instituzionalari buruzko euskal Legean "parte hartu" nahi ez duten sindikatuen aurrean "diskriminazioak" ezarriko dituztela
Lehendakariordeak adierazi duenez, etorkizuneko legeak "eragile sozialen parte-hartze faltaren ondorioak" arautuko ditu, "derrigor" parte har dezaten.
Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioa onartu du, baldintza gisa jarririk aurrekari penalik ez edukitzea
Erregularizazioak milioi erdi migratzaile ingururi eragingo die, eta apirilaren 16tik aurrera eskatu ahal izango dute. Testuak baldintza gisa ezartzen du aurrekari penalik ez edukitzea, bai eta "ez izatea ordena zein segurtasun publikorako mehatxu" ere.
Gerren aurkako eta askatasunaren aldeko deiak Eibartik, gaur Memoria Demokratikoaren Leku izendatua
Unzaga plazan, udaletxea dagoen lekuan eta duela 95 urte Alfonso XIII.aren plazaren ordez Errepublika plaza izendatu zuten lekuan, ekitaldia egin dute gaur, Espainiako Gobernuak Eibar Memoria Demokratikoaren Leku izendatu duela egiaztatzen duen plaka agerian uzteko. Herritar ugariz gain, bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2039 Agendaren ministroa.
Enplegu Publikoaren Legea eztabaidatzeko epea bi aste luzatzea onartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak
EAJk eskatu du epea luzatzea, negoziaziorako "denbora gehiago behar" duela eta. Jeltzaleek esan dutenez, akordio "errealista" bilatuko du, batzuen "maximalismoaren" eta besteen "immobilismoaren" aurrean. EH Bilduk, berriz, dio borondatea dela behar dela, ez denbora.
Sanchez, Begoña Gomezen auzipetzeari buruz: "Ziur nago, denborak jarriko du bakoitza dagokion tokian"
Begoña Gomez emaztea akusatuen aulkian eserita ikusiko ote duen galdetuta, Justiziari "justizia egiteko" eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak.