Marlaskak esan du espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak "ahalik eta lasterren" hartuko dituela
Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitearen eta gizartea sentsibilizatzearen beharra azpimarratu du Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak.
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa, gaur, kontrol saioan. Argazkia: EFE
"Ahalik eta lasterren" espazio publikoetan arma zurien erabilerari aurre egiteko neurriak hartuko dituela iragarri du Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak Diputatuen Kongresuan, EAJren galdera bati erantzunez.
Pasa den martxoaren 27an aldebiko batzordean arma zuriak eramateari buruzko zigor araubidea zorroztea eta indartzea adostu zuten Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak eta Imanol Pradales lehendakariak. Ildo horretan, arazoari "modu egoki eta koordinatuan" heltzeko lege erreformak egitea eta gizartea sentsibilizatzea ezinbestekoa dela nabarmendu du Grande-Marlaskak.
Zehazki, Armen Araudiaren 146. artikulua eta Herritarren Segurtasunerako Legearen 43. artikulua aipatu ditu, baita Arau-hausteen Erregistroa "eraginkorragoa" egitea ere.
Ondoren Grande-Marlaskak egin bezala, aldebiko batzordean Sanchezek eta Pradalesek segurtasun arloan adostutakoa hizpide izan du Mikel Legarda EAJren diputatuak.
Gauzak horrela, Legardak lege erreformak eta sentsibilizazio kanpainak bultzatzea defendatu du, interpretaziorako aukerak saihestu eta herritarrek arma zuriak erabiltzea debekatuta dagoela uler dezaten.
EAJren arabera, 2015etik indarrean dagoen Herritarren Segurtasunerako Legeak mugak ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik