81 biktima politiko gehiago aitortu ditu Nafarroak
Foru Gobernuak biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko hirugarren ekitaldia egin du, eta, guztira, 122 biktima aitortu ditu. Ana Ollok "giza eskubideen errespetuaren eta defentsaren" alde egin du, "zoru etikoa" hor dagoela aldarrikatuz.
Ana Ollo kontseilaria, aintzatespen-ekitaldian. Argazkia: EFE.
Funtzionario publikoen eta eskuin muturreko taldeen motibazio politikoko ekintza bortitzen biktima izan diren 81 pertsonari errekonozimendua eta erreparazioa adierazteko ekitaldia egin dute asteazken honetan Iruñeko Baluarte jauregian. Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariaren hitzetan, "duela hamar urte pentsaezina zen" horrelako ekitaldi bat egitea.
Ekitaldian 57 gizon eta 24 emakumeren kasuak aintzatetsi dira. Azken horietako batzuek, gainera, genero arrazoiengatik larriagotutako egoerak jasan zituzten. 60ko hamarkadatik hasi eta XXI. mendera bitarteko gertakariak dira gogoan izan dituztenak: 15 kasu XX. mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan gertatu ziren; 26 kasu, 80ko hamarkadan; 15 kasu, 90ekoan, eta 25 kasu, 2000tik aurrera.
Mota horretako hirugarren ekitaldia izan da. Guztira, orain arte, 122 pertsona aintzatetsi ditu Foru Gobernuak. Nolanahi ere, prozesuak irekita jarraitzen du, eta ehun eskaera inguru izapidetze-fase desberdinetan daude.
Baluarten bildu dira Foru Gobernuko eta Parlamentuko ordezkariak, eskaerak aztertzen ari diren Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeko kideak eta biktimak, senitartekoekin eta haien ingurukoekin batera. Azken horien izenean, Txaro Etxetxipiak adierazi du "bidea, osatu gabe badago ere" merezi duela egitea", eta "egiarako bide kolektiboan" aurrera egiten jarraitzeko beharra defendatu du, eta oraindik urratsa egin ez dutenei euren testigantzak aurkezteko deia egin.
Ana Ollo kontseilariak, bere aldetik, gizarte zibilaren eta erakundeen elkarlana goraipatu du, "duela hamar urte pentsaezina" zela esan du. Zailtasunik izan izan dela ukatu ez badu ere, azaldu du Nafarroa "auzolan demokratikoan" diharduela, indibitualetik kolektibora doan “prozesu sendatzaile” baten bidez.
Ollok biktimei esan die "prozesua oso luzea" izan dela, "oztopoz betea, eta, neurri batean, osatu gabea" horietako askorentzat. Hala ere, haren hitzetan, "prozesu sendagarria izaten ari da urte askotan gertatutakoa ezkutatu zuen gizartearentzat. Neurri batean, justifikatu ere egin zen. Izan ere, gure lurraldean desoroimen lan aktiboa egin da, oso handia".
Horren aurrean, presidenteordeak giza eskubideen errespetuaren eta defentsaren alde egin du. Olloren ustez, "zoru etikoa" indarkeria deslegitimatzean eta giza eskubideak defendatzean dago. "Une, leku eta testuinguru biktimologiko guztietarako balio du. Diluziorik eta parekatzerik gabe", esan du; eta gaineratu du "egiarik, justiziarik eta ordainik gabe" ezin dela "eraiki eta gorde datozkion erronka guztiak gainditzeko gai den demokrazia".
Bestalde, Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusi Martin Zabalzak, Batzordearen presidente gisa Parlamentuari urtero ematen dion txostenaren edukia berresteaz gain, erakunde horren lana azpimarratu du hitzaldian. "Adituen zorroztasuna nahitaez konplexua den froga-testuingurura egokitzen" duela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.