Bakea eta bizikidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Memoriaren Institutuak 18 egitasmo abiatuko ditu 2016an

Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendariak esan du memoria bakarra ez dagoela eta, beraz, "gizartearen eta biktima guztien" parte-hartzearekin eraikitako oroimena babestu du.
18:00 - 20:00
Memoria etikoa eraiki nahi du Memoriaren Institutuak

Aintzane Ezenarro Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuaren (Gogora) zuzendariak esan du oroimena “balore etikoetan oinarrituta” eraiki behar dela eta eraikuntza horretan gizarteak eta biktima guztiek parte hartu behar dutela.

Gogora Institutuaren zuzendaritzak lehendabiziko bilera egin du arratsalde honetan eta erakunde horren estatuak, 2016rako aurrekontua (1,5 milioi euro) eta programa onartu ditu. 2016an, esaterako, 18 proiektu jarriko dituzte abian.

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Gogora Institutuaren zuzendaritza batzordea martxan jartzeko bileran. Zuzendaritza 29 kidez osatuta dago, tartean Jaurlaritzako, Aldundietako eta Eudeleko ordezkariak, baita gai horretan adituak diren beste hiru lagun ere.

Memoria eraikitzea

Bileraren ostean egindako agerraldian, Ezenarrok adierazi du Memoriaren Institutua sortzeko legea “adostasun handiarekin” onartu zela Legebiltzarrean, 2014ko azaroaren 27an, eta orain adostasun hori “zabaldu” egin dela nabarmendu du. Hortaz, “herri honek merezi duen memoria eraikitzeko oinarri sendoak jartzen ari gara”, erantsi du.

“Oroimenaren bidez ikasi behar dugu, belaunaldi berriei etorkizun hobea uzteko. Adostasun zabala lortu dugu eta orain Memoriaren Institutuak duen oinarri etikoa zainduko dugu”, azaldu du.

Bestalde, Ezenarrok esan du memoria eraikitzea ez dela soilik instituzioen eta alderdi politikoen lana, “gizarteak eta biktima guztiek hartu behar dute parte prozesu horretan”, azpimarratu du.

Oroimen ezberdinak daude eta memoria ezberdinen arteko elkarrizketaren bidez eraikiko dugu, muga demokratiko bakarrarekin:  memoriak ez du inoiz indarkeriarik justifikatuko”, nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X