Gipuzkoako aurrekontuek 'lurraldea indarberritu' nahi dute
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza saileko buruarekin batera, bere aurrekontu-proposamenen gidalerroak aurkeztu ditu gaur prentsaurrekoan. Ustez, abenduaren 23an onartuko dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Gobernua osatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE) gehiengoa baitute bertan.
2016ko Gipuzkoako aurrekontuak 813 milioi euro izango ditu, 2015ean baino 42 milioi gehiago. Aurreko urtean, Bilduk zuzentzen zuen gobernuak aurrekontuak luzatu egin behar izan zituen, berak aurkeztutako proposamen ekonomikoak ez baitzuen behar adina babes lortu.
Kasu honetan, agiri ekonomikoaren onarpena bermatuta dagoela dirudi; ondorioz, zantzu guztien arabera eta Olanok nabarmendu duenez, ekonomiaren bidez lurraldea biziberritzeko xedea duten aurrekontuak izango ditu Gipuzkoak 2016rako.
Horixe da Gipuzkoako Aldundiak bere proposamen ekonomikoaren oinarritzat darabilen prezeptua. Horrela, 23 milioitan areagotuko du ekonomia sustatzera bideratuko zenbatekoa, 2015ean baino % 49,11 gehiago.
Olanok aurreratu duenez, datorren azaroaren 18an aurkeztuko da ekonomia indarberritzeko foru-plana, 50 milioiko aurrekontua izango duena.
Ahaldun Nagusiak politika sozialak babesteko garaian sustapen ekonomikoak duen garrantzia nabarmendu du. Aurrekontuko bi eurotik bat politika sozialen arlora zuzenduko da. Esparru horretan ere aurrekontua igo egingo da, 11 milioi euro izango baititu. Izan ere, esparru horrek 2016ko aurrekontuen % 46,78 barne hartzen du. Denetara 345,3 milioi, horietatik 137 milioi helduei laguntzeko; horrek esan nahi du biztanle bakoitzaren 480 euro horretan erabiliko direla.
Bere aldetik, Jabier Larrañagak sail batzuek izango duten zuzkidura ekonomikoa aurreratu du. Horien artean azpimarratu nahi izan du Ingurumen sailak izango duena, % 54,4 igoko baita, hondakinen kudeaketan aurrera egin asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.