Fiskaltzaren eskaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko zigorra eskatu dute, sare sozialetan ETA goratzea egotzita

Bi gizon epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean ostegunean eta ostiralean, terrorismoa goratzea biktimak umiiatzea leporatuta.

Fiskaltzak urtebete pasatxoko kartzela zigorra eskatuko du, sare sozialetan terrorismoa goratzea eta ETAko biktimak umiliatzea egotzita, aste honetan Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten bi gizonezkorentzat.

Osteguneko epaiketan Beñat L.F. epaituko dute. Fiskaltzak urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra eskatuko du berarentzat, ETA erakundea, bere ekintzak eta ETAko kideak goratzeagatik Twitterren.

2013 eta 2014 urteen artean gisa honetako iruzkinak argitaratu ei zituen, besteak beste: "Rajoy bonba-lapa po po! Miguel Angel Blanco zure garondoan po po!", "ETAk beharrezkoa zena eman du erakunde armatu gisa. Orain guri dagokigu abangoardiazko erakunde berri bat sortzea borrokarekin jarraitzeko", "Ez dute inoiz ETA garaitu eta ez dute inoiz garaituko", eta "Zuen patrola leherrarazten dutenean txalo egingo dut. Torturatzaile hiltzaileak".

Halaber, Luis Carrero Blanco zenaren harira, haren kontrako atentatuaren krokisa, Operacion Ogro filmeko fotograma bat eta iruzkin hau argitaratu omen zituen: "lagun maiteok hau parabola bat da" eta "Carrero Blancok oso gora iritsi nahi zuen eta haren espektatibak gainditu zituen".

Bestalde, komentario hauek idaztea ere leporatzen diote: "Agur eta ohore"; hildako ETAko kideen argazkiarekin batera, edota "Zu bezalako pertsona gehiago behar ditugu" Espainiako banderari su ematen ageri ziren bi pertsonen argazkiarekin batera.

Bigarren epaiketa, berriz, ostiralean izango da eta bertan Felix U.F. epaituko dute, eta Fiskaltzak urtebete eta sei hilabeteko kartzelaldia eskatuko du berarentzat terrorismoa goratzea egotzita.

Fiskaltzaren arabera, 2012 eta 2014 urteen artean ETAko kideen 46 argazki eta ETAren anagramak igo zituen Facebookera, eta ETAren jarduera justifikatzeko mezuak ere idatzi omen zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak 1.600 milioi inbertituko ditu 2032ra bitartean Osakidetzako azpiegituretan eta ekipamenduan

Azpiegitura eta Ekipamendu Sanitarioen Programa (2025-2032) “asmo handiko” proiektu gisa aurkeztu du Jaurlaritzak eta helburu du “kalitatea, segurtasuna eta hurbiltasuna” bermatzea osasun-arretan, “bai pazienteak bai osasun-arloko profesionalak ahalik eta ondoen” egon daitezen. Osasun-zentro eta ospitaleak eraiki, handitu edo eraberrituko dira eta ekipamendu eta teknologian inbertsio mardulak egingo dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X