Presoak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira

Esteban zen Gasteizko Aske Gunean atxilotu zituztenen artetik preso jarraitzen zuen bakarra. Bestalde, zigorra osorik bete ostean atera da Iker Agirre espetxetik.

Ibon Esteban eta Iker Agirre euskal presoak aske gelditu dira gaur, hurrenez hurren, Villabonako (Asturias) eta Sevilla II espetxetatik aterata, Ernai gazte antolakundeak berri eman duenez.

Iker Agirre bilbotarra zortzi urteko kartzela zigorra betetzen ari zen Villabonan eta zigorra osorik beteta atera da kartzelatik.

2007ko urtarrilean atxilotu zuen Poliziak Gironako Port Bou herrian eta 2010ean zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, ETArekin kolaboratzea eta nortasun agiriak eta gidabaimenak faltsutzea leporatuta.

 

Bestalde, Ibon Esteban Iruñeko gaztea ere gaur utzi dute aske. 27 gazterekin batera epaitu zuten, Segiko kide izatea egotzita. Sei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina gero bi urtera murriztu zioten zigorra eta gaur atera da espetxetik. Gasteizko Aske Gunean atxilotu zuten eta horien artetik preso jarraitzen zuen bakarra zen.

 

Zure interesekoa izan daiteke

borja semper
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Semperrek EAJri eskatu dio Estebanen hitzekin "koherente" izateko

Datorren asteazkenean, PPk mozio bat aurkeztuko du Senatuan, Espainiako Gobernuaren jokabidea gaitzestea eskatzeko. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Borja Semper PPko bozeramailea Gobernua babesten duten alderdiei zuzendu zaie, eta bereziki EAJri, ekimena babestea eskatzeko. Uste du aukera aparta dutela jeltzaleek Aitor Esteban EBBko presidenteak asteburuan esandakoekin "koherente" izateko.

Mancisidor
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arartekoak ofiziozko espedientea ireki du Ertzaintzak Loiun izan zuen jokabidearen aurrean

Ebazpenean, Arartekoak adierazi du "gertaeraren larritasunak eta horrek izan duen eraginak" bultzatuta hartu duela espedientea zabaltzeko erabakia, egiaztatu nahi duelako indarraren erabilera eta Barne Arazoetarako Buruzagitzak abiatutako barne ikerketa bat datozen "aplikatu beharreko arauekin eta Segurtasun Sailak ekintza polizialen inguruan zehaztutako jarraibideekin".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X