Txartel beltzen auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu Rato eta Blesa

Diruaz bidegabe jabetzea egotzi die Fernando Andreu epaileak.
Rodrigo Rato. EiTB
Rodrigo Rato. EiTB

Auzitegi Nazionalak epaitu egingo ditu Rodrigo Rato eta Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak eta txartela beltzen gainerako 64 erabiltzaileak, diruaz bidegabe jabetzea egotzita.

EFE agentziak azaldu duenez, Fernando Andreu epaileak ebatzi du Blesak, Ratok eta Ildefonso Sanchez Barcok CAMeko zuzendaritzako kideak administrazio desleiala egin duten zantzu nahikoak badaudela.

Andreuren esanetan, hirurek sistema ustel bat abiatu zuten, CAMeko eta Bankiako ondasunez jabetzeko. Gainera, txartel beltzak erabili zituzten.

Txartel horiekin, 66 auzipetuek hainbat gastu egin zituzten, baina ez zuten zergarik ordaintzen.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak sei urteko espetxe zigorra eskatu du Miguel Blesaren aurka, eta lau urte eta erdikoa Rodrigo Ratoren kontra.

Gainerako 64 akusatuentzat urtebete eta lau urte arteko zigorrak eskatu ditu Ministerio Publikoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X