Erresuma Batua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laugarren aldiz hasi dute Troitiñoren estradizio prozesua, Londresen

Antton Troitiño baldintzapean aske utzi dute, prozesu judizialaren atariko saioan bere borondatez Espainiara estraditatzearen kontra agertu ostean.
Antton Troitiño artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Antton Troitiño artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

Erresuma Batuko epaile batek laugarren aldiz abiarazi du Antton Troitiño preso ohia Espainiara estraditatzeko prozesua. 2013 eta 2015 urteen artean hiru aldiz bota zituzten atzera Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako estradizio-eskaerak.

Londreseko Auzitegira joan da ostiral honetan Antto Troitiño, estradizio prozesuaren atariko saiora, eta bere borondatez Espainiaratzeari uko egin dio. Beraz, baldintzapean aske utzi dute.

Prozesu judizialaren lehen saioa datorren asteazkenean egingo dute eta orduan aztertuko dute Espainiako auzitegiek joan den urriaren 23an egindako estradizio-agindua. Espainiak “talde terroristako kide” izatea eta “dokumentuak faltsutzea” leporatzen dio.

Joan den apirilean, Erresuma Batuko Justiziak ez zuen onartu dokumentuak faltsutzearen akusazioa, baina, ETAko kide izatea leporatuta, Troitiño Espainiaren esku uztearen alde agertu zen.

Alabaina, hiru hilabete geroago, preso ohiaren defentsak helegitea aurkeztu zuen Erresuma Batuko Auzitegi Gorenean eta estradizio-agindua baliorik gabe utzi zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ernaik eskuin-muturraren igoeraren aurka antolatzeko deia egin die gazteei

Bilbon egindako mobilizazioan, gazte erakundeak ideia erreakzionarioak eta euskararen aurkako erasoak salatu ditu. Itsas Kapitaintzaren aurrean, Espainiako bandera bat erre eta Bilbo euskalduna, antifaxista eta feminista aldarrikatu du. Era berean, ELAk eta LABek martxorako deitu duten greba orokorrarekin bat egin du, eta independentzia helburu dutela antolatzeko deia egin die gazteei.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X