Twiterren
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Titiriteroak askatzeko eskatu du Colauk

Ikuskizuna umeentzat ez zela eta "gustu txarrekoa" izan zitekeela aitortu badu ere, bere ustez hutsegite bat izan da, eta hutsegitea bat ez da delitu bat.

Ada Colau Bartzelonako alkateak inauterietako programaren barruan, haurrentzako ikuskizun batean, Madrilen, Gora Alka-ETA pankarta erakustegatik espetxera bidali dituzten bi titiriteroak aske uzteko eskatu du.

Twitter eta Facebook bidez zabaldutako mezuan, ikuskizuna umeentzako ez zela aitortu du Colauk, eta "gustu txarrekoa" izan zitekeela gaineratu badu ere, bere ustez deliturik egin ez zutela adierazi du.

Herritarrei titiriteroen larruan jartzeko eskatu die eta esan duenez, "aktore biek mehatxu gosea duen eskuin mediatikoari aurre egin beharko die, disidentzia eta hauteskundeak galtzea onartzen ez duen eskuinari, dena ETA dela esaten jarraitzen duenari".

Ikuskizun satirikoa agian "gustu txarrekoa" izan zela uste du, eta, horren ildoan, gaineratu du ez zela aproposa haurrentzat, baina gehienez "programazio akats" bat izan zela, eta horren arduraduna kargutik kendu dutela gogoratu du.

"Hutsegite bat ez da delitu bat. Satira ez da delitua. Demokrazia osasuntsu batean, zuzenbide estatu batean, adierazpen askatasuna babestu behar da, gustuko ez duguna ere, min egiten diguna ere", gaineratu du alkateak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Fiskal Nagusiaren epaiketa "barregarrikeria" dela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak salatu duenez, Auzitegi Gorenean Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurka egindako epaiketa "barregarrikeria da", eta "egia gailentzea" eta errugabe deklaratzea espero du. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Lopezek galdetu du nork eraman duen "Ayusoren bikotekidea (Alberto Gonzalez Amador) egoera horretara", ez badira izan bera eta bere ingurukoak. "Izan ere, bera edo bere abokatua akordio batera iritsi nahian ari ziren iruzur egindakoa Ogasunari itzultzeko eta, hortik abiatuta, inolako zentzurik ez duen ikuskizun moduko bat antolatzen hasi ziren", adierazi du.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X