Batzorde soziosanitarioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkulluk osasun eta gizarte arloan emandako 'urratsak' goraipatu ditu

Lehendakariak esan du pertsona oinarri izango duen politikagintzari eutsi behar zaiola eta instituzioen elkarlana indartu egin behar dela.
Batzorde Soziosanitarioaren bilera. Argazkia: Irekia
Batzorde Soziosanitarioaren bilera. Argazkia: Irekia

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenduta egin dute arratsaldean, Gasteizen, Euskadiko Batzorde Soziosanitarioaren ezohiko bilera, eta “aurrerantzean ere ekintzen muinean pertsona jartzearen” eta euskal erakunde guztien arteko “lankidetza indartzen jarraitzearen” aldeko apustua berretsi du.

“Euskadiko esparru soziosanitarioa helburu izatetik errealitate ukigarria izatera igaro da”, azpimarratu du lehendariak Euskadiko Batzorde Soziosanitarioak 2013-2016 aldirako Euskadiko Arreta Soziosanitariorako Ildo Estrategikoen garapena aztertzeko bilera amaitzean.

Aparteko bileran, lehendakariarekin batera, bertan izan dira aurreneko aldiz Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria eta Markel Olano, hurrenez hurren, eta  EUDEL-Euskal Udalerrien Elkarteko ordezkaritza.

Bileran, euskal esparru soziosanitarioa eraiki eta sendotzeko 2013an ezarri eta 2016an epemuga duen ibilbide-orriko ekintzen “betetze-maila handia” egiaztatu dute.

Urkullu lehendakaria pozik agertu da aurrerapen handi horrekin, eta adierazi duenez, "euskal gizartearen ahaleginari eta elkartasunari" zor zaio. Horrenbestez, "jarduera guztien muinean pertsona" jartzen jarraitzearen alde agertu da, hala nola "euskal erakunde guztien arteko lankidetza" indartzearen alde.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X