ANDOAIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garcia Preciado preso ohiari egindako omenaldia salatu du Urquijok ANn

Urquijoren iritzian, 'terrorismoa goratu' zen Andoainen, preso ohiari kartzelatik atera berritan harrera egiteko antolatu zen ongietorri-ekitaldian.

Carlos Garcia Preciado preso ohiari, joan den astean, Andoainen, egindako ongietorri-ekitaldia salatu du Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Auzitegi Nazionalean, 'terrorismoa goratu' zelakoan.

Erroman atxilotu zuten Garcia Preciado, 2015eko otsailean. 16 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak, Andoaingo Laboral Kutxaren kutxazain bati molotov koktela botatzeagatik.  Urte honen hasieran baina, urtarrilean, Auzitegi Gorenak absolbitu egin zuen andoaindarra.

Urquijoren iritzian, "terrorismoa goratu" zen Andoainen, presoari harrera egiteko antolatu zen ongietorri-ekitaldian.

rri-ekitaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X