ETA-ren erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Viceko biktimei omenaldia egin diete Gobernuak eta Generalitateak

ETAk 10 pertsona, horien artean bost adingabe, hil zituen duela 25 urte Bartzelonako herrian. Gaurko ekitaldiaren “batasun politikoa” goraipatu du Fernandez Diazek.
18:00 - 20:00
25 urte igaro dira Viceko atentatu odoltsua jazo zenetik

Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak Viceko (Bartzelona) kuartelaren aurkako erasoaren biktimei omenaldia egin diete gaur, “batasun politikotik, zatiketarik gabe”. ETAk 10 pertsona, horien artean bost adingabe, hil zituen duela 25 urte herrian.

Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ekitaldian parte hartu dute. 300 bat pertsona bildu dira omenaldian. Anna Erra Viceko alkatea, Jose Vargas Kataluniako Biktimen Elkarteko presidentea, Maria del Mar Blanco Terrorismoko Biktimen Fundazioko presidentea omenaldian izan dira, baita segurtasun indarretako agintariak ere.

Jordi Jane eta Carles Mundo Kataluniako Barne eta Justizia kontseilariak, Llanos de Luna Gobernuaren ordezkaria Katalunian, eta Lluis Corominas Kataluniako Parlamentuaren presidenteordea ekitaldian izan dira.

Arsenio Fernandez de Mesa Guardia Zibileko zuzendariak, Ricardo Alvarez-Espejo Armadako inspektore nagusiak eta Albert Batlle Esquadra Mossoen zuzendariak ere parte hartu dute.

Ekitaldi xehea izan da. Musikak tartetxo bat izan du, eta ondoren Anna Erra alkateak hartu du hitza. Kuartela zegoen tokian liburutegi bat eraiki behar dutela azaldu du herriko buruzagiak.

Puigdemont eta Fernandez Diaz Vic omenaldia ETA EITB

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa omenaldian. Argazkia: EiTB

Fernandez Diaz: "Espainiako gizarteak ez du beti zuzen jokatu”

Gaurko ekitaldia “batasun politikotik, terrorismoaren aurrean, zatiketarik gabe” egitea azpimarratu du Barne ministroak. “Terrorismoaren urte gogorrenetan Espainiako gizarteak ez zuen beti zuzen jokatu, biktimei babes nahikorik eman ez zielako”, adierazi du Fernandez Diazek.

Bestalde, atentatuko biktimen “sufrimendua eta sakrifizioa memoria kolektiboan grabaturik” geratuko dela esan du Puigdemontek.

“Viceko krimena, biktima bakoitzaren adina eta izena, eta haien itxaropenak ez ditu su-etenik, armagabetzerik edo desegiterik ezabatuko”, adierazi du Kataluniako presidenteak.

Era berean, Pablo Casado PPko Komunikazio idazkariordeak Viceko erasoaren biktimak gogorarazi ditu. Avilako Korpus egunean parte hartu du Alderdi Popularreko ordezkariak. Arnaldo Otegik “ETAren historia hiltzailea berriz idaztea” errefusatu du Casadok, duela egun batzuk Kataluniako Parlamentuan “harrokeriatan ibili” ondoren.

Albiste gehiago politika

SEVILLA, 30/06/2025.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, hace una declaración tras participar en la sesión inaugural de la IV Conferencia Internacional de la ONU sobre Financiación para el Desarrollo, este lunes en Sevilla. Unos setenta jefes de Estado o de Gobierno se reúnen desde hoy y hasta el próximo jueves en este encuentro que aspira movilizar más recursos en cooperación y reafirmar el compromiso con el multilateralismo. EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek dio irmotasunez jokatu zutela Cerdanekin eta orain justiziaren garaia dela

Alderdiak erantzukizun politikoak bere gain hartu zituela eta Cerdan alderditik baztertu zutela azpimarratu Espainiako presidenteak. Ikuspuntu politikoaren harira, PSOEren jarrera beste alderdi batzuen "oso bestelakoa" dela esan du. Feijook Sanchezen dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu du berriro.

ibone bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxea: "Gobernu honek ez ditu inoiz lotuko segurtasuna eta migrazioa"

Gaur Bilbon abiatu den Basque Segurtasun Foroaren harira, Imanol Pradales lehendakariak esandakoak —"egiten duenak ordaindu egingo du", hain zuzen— argitu ditu Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordeak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak. "Segurtasun integralaz ari gara",  azaldu du. 

Gehiago kargatu