Punica Auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Granadosek Madrilgo PP legez kanpo finantzatu zuela uste du epaileak

Eloy Velasco epaileak Francisco Granados aske uzteko aukera baztertu du Punica kasuan duen inplikazioagatik
Francisco Granados, Madrilgo PPko idazkari ohia
Francisco Granados, Madrilgo PPko idazkari ohia

Eloy Velasco, Entzutegi Nazionaleko epaileak, Francisco Granados, Madrilgo PPren idazkari ohiak, alderdi popularra legez kanpo finantzatu zuenaren “datu objektiboak” dituela esan du.

Magistratuak berriro errefusatu du Granadosek kartzelatik aske uzteko egin duen eskaria, izan ere, ustelkeria auziaren dokumentuetan agertzen denaren arabera, Granadosek justifikatu ezin daitezkeen ordainketa batzuk egin zizkion Madrilgo PPko gerente ohiari eta beraz, idazkari ohiaren "inplikazio maila handia da".

Sumarioan agertzen diren datuen arabera, Granadosek justifikatu ezin daitezkeen 1,4 milioi euroko ordainketak egin zizkion Beltrán Gutierrezi, Madrilgo PPko gerente ohiari.

Epailearen arabera, datu hauek Punica operazian atzemandako dokumentuetan azaltzen dira beraz, oraingoz kartzelan jarraituko du Granadosek.

Kartzelan jarraituko du

Velasco epaileak, PPko idazkari ohiak aurkeztutako argudio guztiak errefusatu ditu eta, berriz ere, kartzelan jarraitzeko agindua eman du, Granados aske utzi ezkero, justiziari traba egiteko arriskua egongo litzatekelako.

Fiskaltzak esandakoari jarraituz, epaileak uste du, Granados bere kargu publikoez baliatu zela obra publikoen adjudikazioak PPri dirua ematen zioten enpresariei emateko.

Besteak beste, 2006 eta 2011. urteen artean “Fondos Prisma”k finantzatutako adjudikazioen mahaiko presidentea izatera iritsi zen. Bost urte horietan 1.000 milioi euro kudeatu zituen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxebizitza planarekin lursailak eta etxebizitza pribatuak "desjabetu" nahi dituen argitzeko eskatu dio Pradalesek EH Bilduri

Imanol Pradales lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan erantzun dio EH Bilduk etxebizitza eskuratzeko krisiari buruz egindako galderari. Pello Otxandianok esan duenez, etxebizitzaren alorrean "gauza asko egin behar dira", baina "nagusia" prezioak jaistea da, "errenta ertaineko langileei benetan eskuragarriak diren etxebizitzak" eskaintzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadin inbertsio ekonomiko iraunkorra arintzeko legea iragarri du Pradalesek

Imanol Pradales lehendakariak iragarri duenez, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, jarduera ekonomiko jasangarria errazteko eta arintzeko premiazko neurrien lege-proposamen bat aurkeztuko dute datozen asteetan. Gogorarazi du Politika Orokorreko azken osoko bilkuran konpromisoa hartu zuela Euskadin inbertsio-proiektu estrategikoak martxan jartzea errazteko bide azkar bat prestatzeko. Ekimenaren helburua "autobide arautzaile" gisa definitu duena sortzea da, epe administratiboak legezko berme guztiekin murriztea eta herrialdearen garapen ekonomikorako lehentasunezkotzat jotzen diren proiektuak bizkortzea ahalbidetuko duena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X