EITB Focus
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko herritarren % 87k politika ikuskizun gehiegi dagoela uste dute

Gainera, % 82,2k politika mota horrek herritarren botoarengan eragina duela uste dute. Bestalde, sare sozialak herritarrekin harremanetan izateko modu ona direla uste dute % 62,4k.
18:00 - 20:00
Inkestatuen % 71,8k ez diote jaramonik egin hauteskunde-kanpainari

EAEko herritarren % 86,9k politika ikuskizun gehiegi dagoela uste dute, ekaineko EiTB Focus inkestaren arabera.

Ez dira uste berekoak inkestatuen % 8,7 soilik. Hala ere, politikariek edozein programa motatan parte hartzea onartzen dute herritar gehienek (% 41,5), ez bakarrik eztabaida politikoetan. % 35,4k ongi ikusten du, eta % 6,1ek oso ondo.

Herritarren % 28k, ostera, politikariak lekuz kanpo daudela uste dute. Hala, EAEko herritarren % 20ri gaizki iruditzen zaie, eta % 7,7ri oso gaizki.

ZER IRUDITZEN ZAIZU POLITIKARIEK EDOZEIN  TELEBISTA PROGRAMATAN PARTE HARTZEA EITB FOCUS

Politika ikuskizunak botoan eragina duela uste du inkestatuen % 82,6k. % 38,9ren hitzetan, nahikoa eragina du politika ikuskizunak herritarren botoan. % 20,1ek eragin asko duela uste dute.

% 23,6ren esanetan, programa mota horiek eragin eskasa dute boto-emaileen azken erabakian. Batere eraginik ez dutela uste dutenak gutxi dira (% 7,8).

Politika ikuskizunak bakoitzaren botoa nola baldintzatzen duen galdetuta, ulertzeko modua guztiz aldatzen da herritarren artean.

Horrela, % 38,5ek botoan eragina duela uste du, baina % 9,9k eta % 2,2k bakarrik nahikoa eta asko eragiten duela uste dute, hurrenez hurren.

Kasu horretan, politika ikuskizunak eraginik ez duela uste duten herritarrak (% 59,2) gehiengoa dira.

Sare sozialak

Hauteskunde-kanpainak bereganatzen duen arreta ez da oso handia herritarren artean; izan ere, inkestatuen % 71,8k gutxi edo ez ditu politikariak jarraitzen. % 20,3k soilik kanpaina nahikoa arretaz jarraitzen du, eta % 7,1ek bakarrik asko jarraitzen du.

Zentzu horretan, sare sozialek kanpainaren jarraipenari asko laguntzen ez diotela ematen du; izan ere, herritarren % 19,2k alderdiak eta politikariak sare sozialetan jarraitzen dituela onartu du. % 79,7k ez dute kanpaina jarraitzen.

Hala ere, % 62,4k sare sozialak herritarrekin harremanetan izateko modu ona direla uste dute.

EITB FOCUS 2016 EKAINA JARRAITZEN DUZU ALDERDIEN ETA POLITIKARIEN JARDUERA SARE SOZIALETAN

Fitxa teknikoa

EiTB Focus Gizaker enpresak EiTBrentzat egindako ikerketa soziologikoa da. 1.200 pertsonari (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan) telefonoz galdetuta eginda dago, % 95eko konfiantza mailarekin.

Lagina zoriz hautatu dute, eta lurralde historikoa, udalerria eta generoa kontuan hartuta sortu dute.

Inkesten % 23,1 euskaraz egin dituzte, eta gainerakoak (% 76,9), aldiz, gaztelaniaz.

Emaitzak herrien tamainaren arabera haztatu dituzte.

Inkestak ekainaren 8an eta 9an egin zituzten. Elkarrizketek, batez beste, 8 minutu eta 7 segundo iraun zuten. Luzeena 21 minutukoa izan zen, eta laburrena, berriz, 5 minutukoa.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 06/05/2026.- La capilla ardiente con el féretro del exlehendakari Carlos Garaikoetxea ha quedado abierta a las 10:00 de este miércoles en el interior del Palacio de Ajuria Enea de Vitoria. Los restos mortales de Garaikoetxea, fallecido el lunes a los 87 años, han llegado a la residencia oficial de los presidentes vascos desde Pamplona, su localidad natal. Se espera que pasen por Ajuria Enea representantes políticos e institucionales, así como agentes de todos los ámbitos de la sociedad vasca. En la imagen, los exlehendakaris Iñigo Urkullu (i) y Juan josé ibarretxe (d). EFE/ L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Erakunde eta ordezkari politikoek, euskal gizartearekin batera, agur esan diote Carlos Garaikoetxeari Ajuria Enean

Carlos Garaikoetxea lehendakariaren hil-kapera 10:00etan zabaldu dute Ajuria Enea jauregian, eta lau orduz egon da irekita. Juan Jose Ibarretxe, Iñigo Urkullu eta Patxi Lopez lehendakariak bezala, Euskal erakunde eta talde politiko guzti-guztietako ordezkariak gerturatu dira Ajuria Enera, Garaikoetxeak egindako ekarpena aitortzera, baita Euskal Herriko hamaika lekutatik iritsitako herritarrak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X