ETB NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Parlamentuak ETB ikusteko eskubidea aldarrikatu du

Adierazpen instituzionalaren alde Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta Izquierda-Ezkerra agertu dira. PP eta UPN abstenitu egin dira.
Ezkabako errepikagailuak ETB Nafarroan efe
Ezkabako errepikagailuak ETB Nafarroan efe

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak, Geroa Bai, Podemos, EH Bildu, Izquierda-Ezkerrak eta PSNk, Nafarroan ETB ikusteko adierazpen instituzional bat onartu dute. Adierazpenean, espresuki, Nafarroako herritarrek ETB ikusteko duten eskubidea aipatzen da.  PP eta UPN abstenitu egin dira.

Adierazpenean nafarren gehiengo handi batek ETB ikusteko duen nahia onartzen dute eta horregatik “eskubidea” dela aitortzen da, izan ere, besteak beste, hala adierazten dute orain arte EAEko gobernuak eta Foru Gobernuak agertutako asmoek.

Honez gain, Industria Ministerioari Nafarroarentzat estaldura autonomikoko bigarren lizentzia esleitzeko eskatzen diote edo bestela, LTDko Plan Teknikoan Foru Komunitateari esleitutako kate autonomikoak sei katera igotzea.

Proposamen tekniko hauen helburua Nafarroan ETB ikusteko aukera ematea izango litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X