Mas, Rigau eta Ortegaren aurkako epaiketa egingo dute
Azaroaren 9ko kontsulta ikertzen ari den epaileak ikerketa bukatu du. Artur Mas Generalitateko presidente ohia, Joana Ortega Generalitateko presidenteorde ohia eta Irene Rigau Kataluniako Hezkuntza kontseilari ohia epaiketara bidaltzea erabaki du magistratuak, ustezko desobedientzia eta prebarikazioagatik.
Ahozko epaiketa hasteko, eskakizuna egiteko jakinarazpena igorri die Kataluniako Auzitegi Nagusiko epaileak aldeei, Auzitegiak agiri batean azaldu duenez. Hala, epaiketa hasi edo auzia artxibatzea eska dezakete aldeek.
2014ko azaroaren 9an independentzia kontsulta antolatzeagatik ikertutako arduradunen abokatuek auzia artxibatzea eskatu zuten, baina ikerketa amaitu ondoren, epaiketara bidaltzea erabaki du magistratuak.
Epaileak errefusatu egin du ikertutako lagunek emandako justifikazioa, alegia, prozesu osoa kontsultan lan egin zuten boluntarioen esku geratu zela azaroaren 4az geroztik .Auzitegi Konstituzionalak prozesua eten egin zuenean-, Generalitatek esku hartu gabe.
Epailearen iritzian, ezinbestekoa izan zen Generalitatek ordaindutako kontratista probatuen zerbitzua, hiru ikertuek jakinean egonda, kontsultaren prozesua auzitegiek etenda zutela eta "desobedientzia egiten ari zirela jakinda", Generalitaten eta kontratisten artean bidalitako mezu elektronikoetan agertzen denez, konfidentzialtasunaz eta kontuz jokatzea eskatzen zietelako.
Gainera, boluntarioek hainbat eginkizun izan zituzten, besteak beste, prozesuaren materiala jaso eta gordetzea, baina ez hartzea, garraiatzea, instalatzea eta itzultzea; A9ren web ofiziala -Generalitatek eskatua- azaroaren 4aren ostean ere zabalik egon zen; Generalitaten CTTIak informatika programak egitea eskatu zituen, bozketen datuen prozesurako, eta azpikontratatu zuten enpresari guardia egiteko langile gehiago jartzea eskatu zuen, A9ko astebururako.
Era berean, epailearen autoaren arabera, Hezkuntza Kontseilaritzak 7.000 ordenagailu mugikor hartu zituen 2014ko urrian bozketetan erabiltzeko; Herrizaintzak hautetsontziak, botoak, gutun-azalak eta bestelako gauzak eskatu zizkion Cire-ri eta jasotzeko eta banatzeko azpikontratatutako enpresak azaroaren 4aren ostean egin zuela; Presidentetzak Nazioarteko Prentsa Zentroaren pabilioi bat egokitzeko lanak kontratatu zituen, presidenteordeak datuen berri eman zezan bozketaren egunean.
Helegitea aurkeztuko dute
Marta Pascal CDCren bozeramaleak iragarri duenez, Artur Masek, Joana Ortegak eta Irene Rigauk helegitea aurkeztuko dute Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren aurrean: "Jazarpena politikoa argia da".
Prentsaurreko batean, halaber, aurreratu egn du alderdiak salaketa aurkeztuko duea Auzitegi Gorenean Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroaren aurka, Daniel de Alfonso Kataluniako Iruzurraren aurkako Bulegoaren eta Fernandezen arteko elkarrizketak direla eta.
Salaketan irainak eta gezurrak esatea, sekretuak publiko egitea eta Katalunian agintaritzaren aurkako atentatua egitea egotziko diote. Gainera, CDCk ez du baztertu salaketa beste hainbatera ere hedatzea, esaterako, Daniel de Alfonso, edo elkarrizketetan agertzen diren beste batzuk.
Masek "helburu politikoa" salatu du
Neus Munte Presidentetza kontseilariaren hitzetan, "lotsa" sentitzen du Generalitaten presidente ohiaren aurkako "epaiketa politikoagatik".
Governek gaur egindako bileraren ostean, gainera, Masek prozesu judizialaren "helburu politikoa" salatu du, eta, horregatik, "demokrata guztiek lotsa sentitu beharko lukete".
Neusen ustean, "epaiketa politikoa izan da, lehen unetik", prozesu subiranistarekin bukatzeko.
Eusko Jaurlaritza: 'Akats bat da'
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaleak esan duenez, "akats bat da erabaki politikoak epaitzea".
Hala, berretsi duenaren arabera, "akatsa da erabaki eta estrategia politikoak epaitzea", eta "horren moduko akatsak egiten dituena jakitun da, ez dutelako konponbiderik ekartzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.