Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iraila baino lehen erreferenduma deitzea adostu dute JxSik eta CUPek

Gainera, galderak "argia" izan behar duela ere hitzartu dute. Erreferenduma "loteslea" izango litzateke.
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. EFE
Carles Puigdemont Generalitateko presidentea. EFE

Junts pel Si koalizioaren eta CUP alderdiaren talde parlamentarioek ebazpen bat adostu dute, eta, horretan, 2017ko iraila baino lehen independentzia erreferendum "loteslea" deitzea eskatu diote.

Ebazpen horretan, gainera, indar subiranistek nabarmendu dute galderak "argia" izan behar duela, eta "bi erantzunekoa".

Gainera, Espainiako Estatuarekin "akordio politikoa ezean", Kataluniako Parlamentuak beharrezekoak diren ekimen legegileak abiatuko lituzkeela gaineratu dute.

Albiste gehiago politika

Gehiago kargatu