Eskaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegik 'seriotasuna' eskatu dio EAJri

EH Bilduko bozeramaileak honako hitzok idatzi ditu Twitterren: “Ea EAJ argitzen den, aste berean tonu berria eta erasoak ikusten ditu PPn. Seriotasun pixka bat”.
Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramailea. Artxiboko irudia. EFE

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak “seriotasuna” eskatu dio EAJri, Madrilgo PPrekin izaten ari den elkarrizketetan. “Ea EAJ argitzen den, aste berean tono berria eta erasoak ikusten ditu PPn”, adierazi du.

Jeltzaleek duela aste batzuk popularren artean jarrera aldaketa bat ikusten zutela esan zuten, eta ostiral honetan Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak Mariano Rajoyren Gobernuari ulermenerako “bidea irekitzen ez” dela ari ohartarazi dio.

Sare sozialen bitartez, Ortuzarrek adierazi du “zentzugabekeria” bat dela EAEko Aurrekontuak “Madrilen negoziatu eta onartuko” direla esatea. “PPk Gasteizko aurrekontuen negoziazioa Madrilgoarekin lotu nahi izanez gero, ezin du okerrago bideratuta egon”.

Bestalde, Ortuzarrek ziurtatu du EAJk eta PPk ez dituztela Espainiako Aurrekontuei buruzko negoziazioak hasi oraindik. Ildo horretan, Rajoyren Gobernuak EAEn onartutako legeen kontra jarritako azken helegiteek ez dute "bidea errazten".

Arnaldo Otegik EAJko buruaren mezuei erantzun die, honako hitzok idatziz Twitterren: “Ea EAJ argitzen den, aste berean tonu berria eta erasoak ikusten ditu PPn. Seriotasun pixka bat”.

 

bat”.

 

bat”.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X