2014az geroztik kartzelan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zuluetak bizi duen 'legez kanpoko' egoera salatu dute Bilbon

Ehunka lagunek abokatuaren askapena aldarrikatu dute. Zuluetak hiru urte daramatza behin-behineko espetxealdian eta isolamendu egoeran.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Arantza Zulueta abokatua aska dezatela eskatzeko martxa egin dute

Arantza Zulueta abokatua aske uzteko eskatu dute ehunka lagunek larunbat honetan Bilbon izandako manifestazioan. Zuluetak hiru urte daramatza behin-behineko espetxealdian eta "muturrekoa eta legez kanpoko" isolamendu egoeran, salatu dutenez.

'Isolamendurik ez! Arantza askatu!' lelopean manifestatu dira, abokatuaren askatasuna aldarrikatzeko plataformak deituta, Bilboko Areatzatik abiatuta Alde Zaharreraino. Bidean, Zuluetaren askapenaren eta presoen itzuleraren aldeko oihuak entzun dira.

Cadizeko Puerto III. espetxean dago Zulueta, 2014ko urtarrilaz geroztik, presoen abokatuen aurka Auzitegi Nazionalak agindutako operazio baten ondorioz. Dirudienez, EPPK Presoen Kolektiboak izendatuta, presoen eta kanpokoen arteko lotura zen Zulueta, eta "erakunde terroristako kide" izatea leporatu zioten.

"Berarekin grinatzen ari dira", salatu du Lola Gomez plataformaren kide batek, "emakumeentzat egoki ez den kartzela batean dago, eta duela urte urte espetxe-zaindariekin bakarrik du harremana".

mana".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X