Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biktimak, UPN eta PP ez dira terrorismoa gaitzesteko bilkuran izan

Barkosek "errespetuz" hartzen du biktimek parte hartu nahi ez izatea, baina "penagarritzat" jo ditu gainerakoen erabakiak, are gehiago bihar 2004ko M-11ren urteurrena dela kontuan izanda.
18:00 - 20:00
Terrorismoa gaitzesteko bilkura, Iruñean

Nafarroako Gobernuak "gaitzespen" elkarretaratzea egin du, Terrorismoaren biktimen Europako Eguna dela eta, baina UPNren, PPren eta ETAko biktimen ordezkariek uko egin diote parte hartzeari.

Uxue Barkosek "errespetuz" hartzen du biktimek parte hartu nahi ez izatea, baina "penagarritzat" jo ditu gainerakoen erabakiak, are gehiago bihar 2004ko M-11ren urteurrena dela kontuan izanda.

Barkosekin batera, bere taldeko ia kide guztiak izan dira, hala nola Ainhoa Aznarez Foru Parlamentuko presidentea; Pablo Azcona Nafarroako Kontzeju eta Udalerrien Federazioaren presidentea; Javier Eneriz Herri-defendatzailea, Geroa Bai, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta I-E alderdiak eta CCOO sindikatua.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X