Otsailetik, aske
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zuluetak baldintzapean aske jarraituko du

Fiskaltzak eta AVTk abokatua berriz espetxeratzeko eskatu dute, baina Auzitegi Nazionaleko Angela Murillo epaileak ez du eskaria aintzat hartu.
ARANTZA ZULUETA OMENALDIA argazkia: EITB
Arantza Zulueta. Argazkia: EiTB

Auzitegi Nazionalak Arantza Zulueta abokatua baldintzapeko askatasunean mantentzea erabaki du. Fiskaltzak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Zulueta berriz espetxeratzeko eskatu dute, baina epaileak ez du eskaria aintzat hartu.

Zulueta otsailaren 25ean utzi zuten aske, 20.000 euroko bermea ordainduta. Hiru urte eman ditu behin-behineko kartzelaldian, eta bakartuta. Arantza Zulueta 2014ko urtarrilean atxilotu zuten, presoen abokatuen kontrako operazio batean.

Fiskaltzak eta AVTk Arantza Zulueta berriz kartzelatzeko eskatu zuten ihes egin eta delitua berriz egiteko arriskua zegoela argudiatuta. Epaileak, aitzitik, ez ditu aintzat hartu argudioak.

Horrenbestez, otsailean aske gelditu zenean ezarri zizkioten behin-behineko neurriak bete beharko ditu: hamabost egunetik behin epaitegira joan beharko du sinatzera, pasaportea erretiratuko diote eta ezingo du Estatu espainiarretik atera.

k atera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X