Euskal alderdi eta sindikatuek irakurri duten adierazpena, osorik
AGIRIA
Gaur komunikabideen aurrera agertu garen alderdi politiko eta sindikatuok iritzi publikoari geure analisia eta balorazioa jakinarazi nahi diogu ETAren berehalako armagabetzeak irekiko duen egoera dela eta.
Helburu hau betetzea oso lagungarri litzateke euskal gizarte eta politikan iraganarekin lotutako epealdi bat ixteko eta aukera emango luke, biktima guztiak gogoan izanik, orainaldi eta etorkizun fase berri batean aurrera egiteko, zeinak oinarritzat bizikidetza izango duen.
Armagabetzea bakerako beharrezko urrats bat da; ezinbesteko urratsa, izan ere. Horregatik, gure organizazioek eta herritarrek aspaldidanik nahi genuen gertatzea. Armagabetze atzeraezina, erabatekoa, aldebakarrekoa eta baldintza politikorik gabea funtsezko mugarria da bortizkeriaren amaiera prozesu ordenatu eta behin betikoaren baitan.
Beraz, albiste ona dugu hau, eta sinesgarritasuna eman nahi diogu, baldintza hauetan adierazita dagoen heinean; espero dugu arrakastaz betetzea.
Horregatik, beste ezer baino lehenago aintzat hartu nahi dugu urrats hau posible izan zedin bertoko eta nazioarteko hainbat pertsona, organizazio eta erakundek egin duten lana.
Hemendik aurrera, gure erantzukizuna da, organizazio politiko eta sindikalak garen aldetik, hainbeste hamarkadak utzitako ondorioak gainditzea. Besteak beste, geure organizazioentzako ere erronkak dira honakoak: hitza armagabetzea; zilegizko gure gorabeherak demokratikoki eta gizalegez bideratzea, eta tirabirak kudeatzeko elkarrizketa eta negoziazioari balioa ematea.
Ziur gaude, lehenago esan dugun bezala, armagabetze prozesu hau arrakastaz amai dadin lagungarria izan daitekeela instituzio errepresentatiboak, egiaztatze erakundeak eta gizarte zibila ordezkatzen duten organizazioak behar bezala artikulatzea. Gure organizazioek bakearekiko duten konpromisoa berresten dugularik, honako gogoeta eta eskariak adierazi nahi ditugu:
- ETAri galdegiten diogu lehenbailehen egin dezala armagabetze ekitaldi bakarra, aldebakarrekoa, osoa, behin betikoa eta egiaztatua.
- Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari eskatzen diogu helburu hau gauzatze aldera garatzen ari den lan onarekin jarrai dezala. Ondo deritzogu helburu hau lortzeko gizarte zibileko pertsona eta erakundeak inplikatzeari.
- Gure Instituzioei dei egiten diegu jarrai dezaten gestioak egiten legezko eta segurtasun bermeak izango dituen azken armagabetze ekitaldia babesteko, eta honen jarraipena egin dezaten.
- Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatzen diegu ETAren armagabetzea burutzen lagun dezatela.
Azkenik, jakinarazten dugu gure organizazioak ordezkatuta egon daitezkeela, erabakitzen duten eran, Baionan apirilaren 8an deituta dagoen ekitaldian, Frantziako eta Iparraldeko ordezkaritza politiko eta sindikal anitz eta zabal baten ondoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
Bilboko aireportuan ere kontrol aleatorioak ezarri dituzte Italiatik datozen bidaiarientzat
Kontrolak goizean egin dituzte Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan gauerdian hasi dira ausazko kontrolak egiten.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.