AHT errentagarria dela berretsi dute EAJk, PPk eta PSEk
Adifek EAEko Abiadura Handiko Trenaren 11 tuneletan larrialdiko irteerak egin beharko dituela jakiteak mahai gainean jarri du, berriro, eztabaida. Besteak beste, obra berriek izango duten 52 milioi euroko kostua izan dute hizpide, goizean, Radio Euskadiko tertulian. EAJk, PPk eta PSE-EEk AHT egitasmo errentagarria dela berretsi dute, eta, aldiz, EH Bilduk tren hori egiten "xahutzen ari diren dirutza" salatu du. Elkarrekin Podemosek, berriz, kontu-ikuskapena egitea eskatu du, AHTaren obrek EAEn izango duten benetako kostua zein den jakiteko.
Joseba Egibar legebiltzarkide jeltzaleak onartu du obrak "gehiegi" luzatzen ari direla, "atzerapenen ondorioz". Halere, Egibarrek azpimarratu du "beharrezkoa eta lehentasunezkoa" dela Abiadura Handiko Trena.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak, berriz, proiektua abian jarri zutenetik, "astakeriak bata bestearen atzetik" egin direla gaitzetsi du. Trena egiteko "xahutzen ari diren dirutza" eta lanek "ingurumenean eragiten ari diren kaltea" salatu ditu.
Beste alde batetik, segurtasun araudia betetzeko egin beharreko lanak zein neurriraino aurreikusi zitezkeen galdetu du Jon Hernandezek (Elkarrekin Podemos). Ildo horretatik, Abiadura Handiko Trena “ekonomikoki ezta sozialki ere” ez dela errentagarria azpimarratu du. Arrazoi horregatik, “denboran luzatzen ari den” azpiegitura horren benetako balioa ezagutzeko kontu-ikuskapena egitea eskatu du Hernandezek. “Bien bitartean, trenbide-zerbitzuak okerrera egin du azken urteotan, trenen eta zerbitzuen murrizketa dela eta”.
Europak araudi berria ezarri aurretik hainbat tuneletan larrialdiko irteerak eginak zeudela gogora ekarri du Alexia Castelo PSE-EE alderdiko kideak. Ondorioz, orain agindu horretara “egokitu” beharra dagoela esan du.
Azkenik, AHTaren lanak “espainiar guztien artean” ordainduko direla nabarmendu du Juana Bengoechea Alderdi Popularraren legebiltzarkideak. Hala, “interes orokorreko” azpiegitura bat dela ziurtatu du, eta euskaldunek soilik balio guztiaren % 6a ordaindu beharko dutela gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Pasaiako portuaren eskumena arrazoi "ideologikoengatik" eskatu izana leporatu dio Itxasok EAJri
Etxebizitza eta Hiri Agendaren sailburuak ere hitz egin du azken egunotan sozialistek eta jeltzaleek Pasaiako portuaren harira izan duten ika-mika politikoaren inguruan. EAJk Pasaiako portuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren esku egotea eskatzeak abiatu zuen polemika.
GOIDIaren kudeaketan erantzukizunik ez hartzea egotzi dio Feijook Espainiako Gobernuari: "Larrialdi nazionala ezarri behar zuen"
PPren presidenteak Kongresuko ikerketa batzordearen aurrean nabarmendu duenez, administrazio bakar batek ere ez zuen egin behar beste egin goialdeko depresioaren ondoren. Halaber, Jucarreko Konfederazio Hidrografikoa (CHJ) jo du tragediaren "arduradun nagusi" gisa.
Ezkortasuna alboratu eta Europan lidergo berri bat eraikitzeko deia egin du Arancha Gonzalez Layak
Arancha Gonzalez Laya Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministro ohiak Europan araudi juridiko bateratuak sortzeko eta "zatiketak" saihesteko deia egin du. Gonzalez Laya hizlari gonbidatua izan da Zedarriak Foroaren urteroko gosari-solasaldian.
Alfredo de Miguel Arabako EAJren buruzagi ohiak hirugarren gradua lortu du
Euskadin izandako ustelkeria sare handienaren buruak hirugarren gradua lortu du, bi urte eta erdi espetxean eman ostean (12 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten). Baimen horri esker, astelehenetik ostegunera espetxetik aterako da lan egiteko, eta bertara itzuliko da lo egitera.
Pradalesek barkamena eskatu du iraungitako txertoengatik eta hitzeman du "erantzukizuna" norena den argitu egingo dela
Lehendakariak bere esku dagoen guztia egingo duela agindu du, "horrelako egoera bat berriro gerta ez dadin" eta "beharrezkoa balitz, erantzukizunak argitzeko".
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Abalos, Cerdan eta Garciaren gaineko ikerketaren zati bat
Ministro ohiak diputatu aktari utzi ostean, hura ikertzeko eskumenik ez duela iragarri du Gorenak. Koldo auziaren pieza nagusiak, baina, haren esku jarraitzen du.
EAJ "antifaxisten kontrako kriminalizazio kanpaina" egiten ari da, Gazte Koordinadora Sozialistaren aburuz
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Joanex Artola GKSko kideak adierazi duenez, falangistak Gasteizko kaleetan egon izana EAJren "ardura izan zen, eta hori ezkutatzeko estrategiatzat" jo du "antifaxistak kriminalizatzeko kanpaina".
Zaldibarko EH Bilduk babes osoa agertu dio Arantza Baigorri alkate ohiari, eta "inpartzialtasuna" eskatu du
EH Bilduren esanetan, "lurralde antolamenduarekin lotutako auzi honek ez du zabortegiaren amiltzearekin zerikusirik". Horren ustez, "amiltzearekin lotzeko saiakerek desitxuratzea dute helburu eta erabat lekuz kanpo daude".
Andueza "espainolistatzat" jo du Arrizabalagak, Pasaiako portuaren aferagatik EAJk eta PSEk duten sesioan
PSE-EEko idazkari nagusiak joan zen ostiralean adierazi zuenez, "EAJk Pasaiako portua lehiaketako elitetik atera nahi du, hiruzpalau maila azpitik joka dezan".
San Sebastian egunean ETAko bi preso ohiri egindako "ongietorria" salatu du Covitek
Terrorismoaren biktimen elkartearen arabera, 2022tik izan den lehen ongietorri publikoa da.