Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AHTren inguruko desadostasunak jarraitzen du lauko Gobernuaren baitan

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek bilera egin dute. Abiadura handiko trena proiektuaren inguruan adostasuna bilatu nahi zuten, baina batzarra akordiorik gabe bukatu da.
Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileratik ateratzen. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea bileratik ateratzen. Argazkia: EFE

Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiek bilera egin dute arratsalde honetan. Abiadura handiko trena (AHT) proiektuaren inguruan adostasuna bilatu nahi zuten, baina batzarra akordiorik gabe bukatu da, parte-hartzaileek bilera amaieran adierazi dutenez.

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea Adolfo Araiz eta Asun Fernandez de Garaialderekin (EH Bildu); Koldo Martinez, Unai Hualde, Jokin Castiella eta Isabel Aranbururekin (Geroa Bai); Eduardo Santos, Mikel Buil, Laura Perez eta Ruben Velascorekin (Podemos), eta Jose Miguel Nuinekin (Ezkerra) bildu dira Nafarroa Jauregian.

Exekutiboa osatzen duten lau alderdietatik, Geroa Baik bakarrik babesten du abiadura handiko trenaren egitasmoa, beste hirurak (EH Bildu, Podemos eta Ezkerra) aurka daude. Abiadura handiko trena finantzatzeko eta eraikitzeko, Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen bat sinatzea errefusatzen dute hirurek.

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramailearen hitzetan, ?trenbideen eskumena duen Estatuko Gobernuaren proposamen bati? hitzarmenerako proposamen batekin erantzutea ?ezinbestekoa? da, ?logikoa, beharrezkoa eta funtsezkoa delako, eta seriotasun politikoaren adibide?.

Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramailearen ahotan, ?bakoitzak bereari eutsi dio? eta ?ez dago berririk?.

Eduardo Santos Podemoseko ordezkariak adierazi duenez, ?iritziak partekatzeko bilera izan da; bakoitzak bere planteamendua azaldu du?.

Jose Miguel Nuin Ezkerrako ordezkariak gogorarazi duenez, abiadura handiko trenaren hitzarmenaren aurkako jarrera ez da aldatu hasieratik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X