Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzain talde batek Trapero babestu eta Mossoen jarduna txalotu du

Urriaren 1ean Kataluniako Poliziaren jarduna "eredugarria" izan zela nabarmendu dute, "benetan zaila" izan zen arren. Bestalde, "jasotako deskalifikazioen aurrean", elkartasuna adierazi diete.
Josep Lluis Trapero. EFE
Josep Lluis Trapero Mossoen burua Auzitegi Nazionalean. EFE

Ertzaintzako 40 bat agentek urriaren 1ean, Kataluniako autodeterminazio erreferendumean, Esquadra Mossoen jardun "eredugarria" txalotu dute eta Josep Lluis Trapero Mossoen buruari babesa erakutsi diote, Deia egunkariari bidalitako gutun baten bidez.

39 ertzainek sinatu dute eskutitza, baina "beste askok" horrekin bat egiten dutela nabarmen dute. Poliziaren egitekoa zein den gogorarazi dute agirian Ertzaintzako kideek: "Indarrean dagoen legedia errespetatuta, modu inpartzialean jokatzea, gehiegizko praktikak saihestuz eta indarkeria, beharrezkoa izatekotan, proportzionaltasunez erabiliz".

Hori horrela, Esquadra Mossoen jardun profesionala azken asteotan eta urriaren 1ean, bereziki, "eredugarria" izan zela uste dute, eta "gizartearen esker on, aitorpen eta txalo beroena merezi du", erantsi dute.  Urriaren 1eko egoera "konplexua, benetan zaila" izan zela ohartarazi dute, gainera.

Gutuna sinatu dutenen aburuz, Mossoek "formak zainduz, euren zeregin profesionalak eraginkortasunez eta efikaziaz betez eta indarrean dagoen legedia errespetatuz" jokatu dute.

Mossoei egindako erasoen kontra

Halaber, azken egunetan "hedabide eta sektore politiko eta sozial jakin batzuetatik Mossoen kontra etengabe egindako deskalifikazioak" baztertu dituzte, eta, horien aurrean, euren "elkartasuna, babesa eta esker ona" adierazi diete, batez ere Josep Lluis Trapero polizia autonomikoaren buruari.

Gutunaren sinatzaileen ustez, Trapero "hierarkia printzipioari eta agintaritzari mendekotasunari modu eredugarrian lotu zaio". Salatu dutenez, "Espainiako eta Kataluniako sektore batzuek bidegabe tratatu dute".

"Kataluniako herriaren askatasuna, herritarren segurtasuna eta bakearen defentsa eta bermea esku onetan daude, zalantzarik gabe. Euskaditik adierazi nahi dizuegu ez zaudetela bakarrik", nabarmendu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X