Ustelkeria PP-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gurtel sareak PP finantzatu zuela ondorioztatu du Fiskaltzak

Fiskalak esan du 37 auzipetuak zigortzeko frogak dituela eta 125 eta 39 urteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Francisco Correa eta Luis Barcenasentzat, hurrenez hurren.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia Auzitegi Nazionalean sartzear. Argazkia: EFE
Luis Barcenas PPko diruzain ohia Auzitegi Nazionalean sartzear. Argazkia: EFE

Concepcion Sabadell fiskalak bere ondorioak aurkeztu ditu gaur 'Gurtel auzia'ren epaiketan. Francisco Correak zuzendutako sarea Alderdi Popularreko kargu publikoak erosita aberastu egin zela eta sare horrek PP finantzatu zuela ondorioztatu du.

Gurtel auzia bi zatitan banatu zuten eta epaiketa honetan 1999-2005 urteen artean egindakoa ikertzen ari dira. Aldeak ondorioak azaltzen hasi dira gaur.

Fiskalak ziurtatu du 37 auzipetuak zigortzeko froga nahikoa baduela. Horien artean dago, adibidez, Luis Barcenas PPko diruzain ohia; 39 urteko espetxe-zigorra eskatu du harentzat.

"Instrukzio nekeza eta epaiketa konplexua egin ostean, zantzuak baieztatu egin dira eta frogak nabarmenak dira", adierazi du Sabadellek.

Francisco Correarentzat 125 urteko kartzela-zigorra eskatu du. Kargu publikoen eta enpresarien artean bitartekari lanak egiten zituen eta konpainia horientzat kontratu publikoak lortzeaz arduratzen zen, komisioaren % 3a edo % 4a kobratuta.

"Epe luzean horrela atera zuen bizimodua delituak egiteko osatu zen erakunde horrek", erantsi du.

Fiskalaren arabera, hainbat elkartez osatutako sare handi bat eratu zuten eta sozietate horietan 'B kutxak' erabiltzen zituzten, "legez kanpoko komisioen bidez eskuratutako diru beltza Ogasunari ezkutatzeko eta agintari publikoak erosteko".

Ustelkeria sistema horren bidez erakunde publikoen diru-kutxak "hustu" egin zituztela eta kalterik handiena Madrilgo Autonomia Erkidegoan eta Majadahondako Udalean eragin zutela azaldu du.

Gurtel sareak 8 milioi euroko kontratu publikoak lortu zituen eta horiengatik milioi bat euro baino gehiago ordaindu ziren komisioetan.

Majadahondako kasua jarri du fiskalak adibide moduan. "Sare horrek Udala bere mesedetan eta Alderdi Popularra finantzatzeko parasitatu zuen", azpimarratu du.

Majadahondako auzian, besteak beste, Guillermo Ortega alkate ohia dago auzipetuta. "Aberastasun pertsonalerako erabili zuten Udala; zer kontratatu, nori kontratu eta kontratazio hori zer preziotan egin behar zen erabakitzeko zuten, sare horretako kide ez ziren guztiak albo batean utzita", kontatu du fiskalak. Ortegarentzat 50 urteko espetxe-zigorra galdegin du.

Pozuelo de Alarcongo Udalaren auziari dagokionez, "Roberto Fernandez zinegotzi ohiak erabakitzen zuen ze kontratazio mota egin eta kontratu publikoak nori eman".

Garai horretan Jesus Sepulveda zen alkatea. Fernandezentzat 11 hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du; Sepulvedarentzat, 15 urtekoa; eta haren emazte ohiarentzat, Ana Mato Osasun ministro ohiarentzat, 28.468 euroko kalte-ordaina.  PPk berak ere 328.440 euro ordaintzea exijitu dio Matori, erantzukizun zibila egotzita.

Gurtel sarean, Francisco Correa zen buruzagia, Pablo Crespo zen haren ondokoa eta Jose Luis Izquierdok kudeatzen zuen 'B kutxa', fiskalaren arabera. Cresporentzat 85 urteko espetxe-zigorra eskatu du, eta Izquierdorentzat, 45 urtekoa.

Horrez gain, auzipetuen defentsak hainbat frogak baliogabetzat jotzeko erabili dituztela argudioak "onartezintzat" jo ditu. Besteak beste, peritu judizialak azpikontratutakoak zirela eta Ministerio Publikoaren dokumentuak manipulatuta zeudela salatu zuten defentsako abokatuek.

sako abokatuek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X