EUSKO LEGEBILTZARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxe eskumena eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari

PP ez gainerako beste taldeek espetxe eskumena eskualdatzeko eta negoziazioak lehenbailehen hasteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.
PARLAMENTO VASCO APOYA DESARME ETA EFE
Eusko Legebiltzarra. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde guztiek, PPk salbu, espetxe eskumena Euskadira eskualdatzeko eta negoziazioak "lehenbailehen" hasteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari, Gernikako Estatutuak dioena betetzeko.

EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk adostu duten zuzenketa onartu dute gaurko osoko bilkuran. PPk, ostera, kontrako botoa eman du.

Eztabaidan zehar, Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari legea bete dezala eskatzea "tristea" eta "penagarria" dela azpimarratu du Joseba Zorrilla EAJko legebiltzarkideak. "Elkarrizketa, negoziazioa eta legea betetzea bakarrik eskatzen da", gaineratu du legebiltzarkide jeltzaleak. Gainera, ausarta izateko eta Rajoyren Gobernuari eskualdatzea eskatzeko galdegin dio Euskadiko PPri.

Jone Goirizelaia EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, Mariano Rajoyren Gobernuak behin eta berriro errepikatzen du legeak errespetatu eta bete egin behar direla, baina Gernikako Estatutua ez du betetzen. Goirizelaiaren esanetan, EH Bilduren babesa ez da "txeke txuri bat" eta koalizioa zelatan egongo dela gaineratu du.

Juan Luis Uria Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen hitzetan, espetxeen eskumena eskualdatzea ezta "gutizia" bat, Gernikako Estatutuan jasotako eskaera bat baizik. Halaber, Legebiltzarkideak lortutako adostasun zabala goraipatu du.

PSE-EEko Alexia Castelok, ostera, aipaturiko eskumena eskualdatzeko negoziazioak ez atzeratzeko eskatu du. Haren esanetan, espetxe eskumena EAJren eta PSE-EEren gobernu akordioan jasotako lehentasunetako bat da, eta sozialistak beti egon izan dira Gernikako Estatutua osorik betetzearen alde.

Amaitzeko, Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak "noiz eta nola" erabakitzea Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari dagokiela ziurtatu du. Gaineratu duenez, espetxe eskumena izateak ez du esan nahi gauzak hobeto egingo direnik.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Espainiako Gobernuak 37 eskumen Euskadira eskualdatzea falta da Gernikako Estatutua osorik betetzeko, eta horietako bi, espetxeetakoa eta gizarte segurantzakoa lehentasunak dira EAJ-PSE gobernu koalizioarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”

Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"

Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X