Hauteskundeetara bakarrik aurkeztea erabaki du CUPek
CUP Katalunian abenduaren 21ean egingo dituzten hauteskundeetan aurkeztuko da, igandeko honetako asanbladak hala erabakita. Bakarrean aurkeztuko da alderdia, eta hautagaitza "ahalik eta zabalena izango da, bai eta independentista eta ezkerrekoa ere, eta hausteko asmo nabarmena izango du". Granollers (Bartzelona) bildutako asanbladak % 64,05eko babesa eman dio aukera horri; hortaz, alderdiak berezko hautagaitza izango du hauteskundeetan.
Anna Gabriel CUPeko diputatuak eta Núria Gibert Secretariat Nacional-eko bozeramaileak itxi dute asanblada. Gabrielek bukaerako agerraldian adierazi duenez, "inposatutako hauteskunde ez-legitimoak" dira abendukoak, baina horietara aurkeztea erabaki dute "Errepublika soziala" eraikitzeko.
Gibertek, bestalde, azpimarratu du Crida Constituent (CC) hautagaitza osatzen duten beste erakundeekin batera aurkeztuko direla, 2015eko irailaren 27an egin bezala. "Herritarren batasuna beti izan da CUPen bizkarrezurra", azaldu du. Hautagaitza apurtzailea izango dela esan du, eta aurreratu du bidelagun izan nahi dituztela "urriaren 1eko erreferedumaren emaitzak onartu eta burutu nahi dituzten horiek eta agenda soziala atzeratu nahi ez duten horiek".
Ildo horretan, Gabrielek bi mezu zabaldu ditu: Lehenengoa En Comuri, eta bigarrena Generalitateko Gobernuan egonda Gabrielen hitzetan Kataluniako indepedentzia burutzeko gai izan ez direnei.
"Gure ahotsa klabea izango da euren burua subiranistatzat izanda "ez indepedentzia aldarrikapena ezta 155 ere" defendatzeko arazoa izan ez dutenen aurreran. Nolatan berdindu daiteke Estatu autoritario eta faxista baten errepresioa erreferendum baten emaitza gauzatzeko asmoarekin?", leporatu die Ada Colauren eta Xavier Domènechen alderdiari.
Halaber, CUP klabea izango da "boterea nola lortu argi ez zuen independentismoaren aurrean", esan du Gabrielek PDeCAT eta ERC alderdiei zuzenduta. CUPen hitzetan, Kataluniako Gobernuko kideek ez zituzten prest beharrezko azpiegiturak eta estrategiak urriaren 1eko emaitzak bideratzeko.
Bi bozketa
Alderdia nola aurkeztuko den zehaztu baino lehen, CUPen asanbladak erabakia zuen, botoen % 91,63rekin, hauteskundeetan parte hartzea. CUPen iturriek Europa Pressi azaldu diotenez, militanteek boto-txartela bakar batean bozkatu dituzte aukera guztiak, bi bloketan banatuta: lehenean, 'bai' ala 'ez' esanez, honako galdera honi: 'Abenduaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztearen alde al zaude?'; bigarrenean, beste hiru balizko aukerak zeuden.
Hain zuzen, bozkatu duten bigarren blokean ‘aurreko galderan baiezkoak irabaziko balu’ egongo liratekeen hiru proposamenak agertzen ziren, eta militanteek aukera zuten bozkatzeko lehen blokean erabakitakoa kontuan izan gabe ere. Europa Pressek boto-txartela ikusi ahal izan du; baiezkoak argi irabazi du.
Hau da, militanteek aukera zuten ‘ez’ bozkatzeko lehen galderan, baina, hala ere, hautatu ahal zuten bigarren blokeko hiru proposamenetako bat, gerta zitekeelako lehenean 'baiezkoak' irabaztea. Horrela, % 91,63k eman dute aurkezteko aldeko botoa, % 7,83k kontrakoa, botoen % 0,36 zuriak izan dira, eta % 0,18 baliogabeak.
Orain, lurralde-asanbladek aurkeztu beharko dituzte hauteskunde-zerrendan joango diren hautagaiak; Europa Pressi alderdiko iturriek esan diotenez, aurreko legealdian zeuden diputatuetako askok ez dute errepikatuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Accionako presidentearen aurka eginbideak irekitzea eskatu du Fiskaltzak, Nafarroako Ikerketa Batzordera joan ez zelako
Birritan deitu du Nafarroako Parlamentuak Jose Manuel Entrecanales enpresaria eta bietan huts egin du hitzordura. Fiskaltzaren arabera, desobedientzia delitutzat har daiteke.
Patxi Lopezek Feijori egotzi dio ETAren biktimen "erabilera zikina"egitea
PSOE eta PP alderdien arteko ika-mika gogorra izan da gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Patxi Lopez sozialisten eledunak Behe Ganberan Alberto Nuñez Feijoo PPko buruari leporatu dio ETAren biktimen "erabilera zikina" egitea.
Laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko tramitea hasi du UPNk
Cristina Ibarrola UPNren presidenteak lege-proposamen bat aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan: Konstituzioa erreformatzea eta xedapena ezabatzea eskatu nahi die Gorte Nagusiei.
Eneko Andueza: “Osasun Ministerioari elkarrizketa gehiago izatea eskatu behar zaio, grebari amaiera emateko”
Eneko Andueza PSEren idazkari nagusia kritiko agertu da Monica Garcia Osasun ministroarekin, medikuen grebaren harira. Adierazi duenez, Osasun Ministerioak “elkarrizketa gehiago eta lankidetza” sustatu behar ditu grebarekin amaitzeko. Bestalde, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan adierazi du ez duela “inolako aukerarik ikusten” EH Bildurekin akordio batera heltzeko euskara Administrazioan arautzen duen legearen inguruan. “EH Bildurekin ez dago tarterik, eta, EAJrekin, ikusteko dago”.
Javier De Andres: "Euskararen exijentzia maila euskal gizarteak benetan eskain dezakeenaren gainetik dago"
Euskadiko PPren presidentearen arabera, "eskatzen den euskara maila euskal gizarteak benetan eman dezakeena baino handiagoa da. Ez dago abokaturik, ez dago osasun-langilerik, ez dago gai jakin batzuetan eskatzen den kualifikazio profesionala duen langilerik, eta, gainera, euskara eskakizuna egiaztatuta duenik", eta horrek langile publikoen behin-behinekotasun tasak areagotzen ditu. Haren ustez, "arazoa da nazionalismoaren eskakizun ideologikoak euskal gizarteak Administrazioan euskararen arloan benetan bete dezakeenaren gainetik" daudela.
Sanchezek Aznarren aurka egin du Espainia Irakeko gerran sartzeagatik, eta Iranekin "akats bera ez egitea" eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Iran Irak baino askoz ere indartsuagoa dela militarki eta ekonomikoki, eta gerraren ondorioak larriagoak izango direla adierazi du.
GOIDIa ikertzen duen epaileak Mazon lekuko gisa deklaratzera deitu du
Horrez gainera, "borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan.
Marisol Iparragirre "Anboto"-ri espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrerekin gainerako presoekin jokatzen duten moduan jokatu dute, eta adierazi du dela inolako neurri berezirik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragiten dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek gizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.
Autonomo txikiak BEZetik salbuestea da Juntsek jarri duen baldintza, krisiaren aurkako dekretua babesteko
Miriam Nogueras Juntsek Diputatuen Kongresuan duen bozeramaile aurreratu du krisiaren aurkako dekretuaren alde bozkatuko dutela, baldin eta PSOEk neurrien artean sartzen badu 80.000 euro baino gutxiago fakturatzen duten autonomoek BEZ zerga ez ordaintzea.
Eusko Jaurlaritzak adierazi du EHUk iragarritako protokoloa “labur" geratzen dela “mehatxu-jarrerei” aurre egiteko
Juan Ignacio Pérez Iglesias sailburuak jarrera horien ardura duten taldeak ez aipatzea aurpegiratu dio Errektoretzari, eta IAS aipatu du.