Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guardia Zibilak Uniposteko zuzendaria atxilotu eta egoitza miatu du

Pau Raventos zuzendari nagusia U-1eko erreferendumaren harira zabaldutako ikerketa tarteko atxilotu dute.
Guardia Zibila, Uniposten egoitza nagusia miatzen. EFE

Berriro sartu da gaur Guardia Zibila Unipost mezularitza enpresak L'Hospitalet de Llobregat (Bartzelona) herrian duen egoitzan, Bartzelonako 13. zenbakiko Instrukzio Epaitegiak aginduta. Gainera, Pau Raventos konpainiaren zuzendari nagusia atxilotu dute, urriaren 1eko erreferendumaren harira abiatutako ikerketarekin lotuta.

Enpresaren egoitza nagusia ez ezik, egoitza soziala eta etxebizitza bat ere miatu dituzte.

Guardia Zibilak irailaren 19an miatu zuen enpresa horretako hainbat bulego (Manresa, Bartzelona eta L'Hospitalet de Llobregat), eta bidaltzeko prest zeuden 45.000 errolda-agiri atzeman zituzten.

Erreferendumaren ostean, urriaren 11n, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen zuzendaritzak. Espedienteak enpresak dituen 2.200 langileei eragiten die.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu