Ciudadanosek hauteskundeak irabazita ere, independentistek gehiengoari eutsi diote
Botoen % 99,5 zenbatuta, Ciudadanos alderdiak irabazi ditu 2017ko abenduaren 21eko Kataluniako hauteskundeak, bai bototan eta baita eserlekutan ere. Independentistek, baina, gehiengoari eutsi diote Kataluniako Parlamentuan.
Ciudadanos (C's) izan da hauteskundeetako irabazlea, 1.098.293 boto (% 25,35) eta 37 eserleku lortuta. Aurreko hauteskundeekin alderatuta, 12 eserleku egin du gora.
Bigarren alderdia Junts per Catalunya da, Carles Puigdemonten alderdiak botoen % 21,67 (938.966 boto) eta 34 eserleku lortu baititu. Hirugarren geratu da ERC, botoen % 21,40 eta 32 ordezkarirekin. Aurreko hauteskundeetan 62 eserleku lortu zituzten bi alderdiek elkarrekin, JxSí koalizioan.
Botoen % 13,87 lortuta, PSCk 17 ordezkari izango ditu Kataluniako Parlamentu berrian, aurrekoan baino ordezkari bat gehiago.
CatComú-Podem koalizioa bosgarrena da, botoen % 7,44 eta 8 ordezkari lortuta. CatSíqueesPot-ek 11 zituen aurreko legegintzaldian.
CUP alderdiak 4 ordezkari lortu ditu (botoen % 4,45) eta aurrekoan baino 6 eserleku gutxiago. PPCk ere ordezkaritza galdu du, kasu honetan 8 diputatu. Izan ere, oraingoan botoen % 4,23 lortu du, eta ondorioz 3 eserleku.
Parte-hartzea historikoa izan da abenduaren 21eko hauteskunde hauetan: % 82koa (2015eko hauteskundeetan baino 7 puntu gehiago)
Erreakzioak
Hauteskundeetako emaitzen berri izan ostean, Ines Arrimadas Ciudadanosen Kataluniako hauteskundeetarako zerrendaburuak esan du kataluniarrek "batasunaren, bizikidetzaren eta solidaritatearen alde" bozkatu dutela, independentistek gehiengo osoa lortu badute ere. Arrimadasek nabarmendu du "argi" geratu dela "gehiengo soziala batasunaren aldekoa" dela. Izan ere, independentistek "ezingo dute inoiz hitz egin Kataluniaren izenean".
Hauteskundeetako emaitzen berri izan ondoren agerraldia egin du Carles Puigdemont JuntsxCateko zerrendaburuak Bruselan (Belgika). ?Kataluniako errepublikak 155. artikuluaren monarkia garaitu du?, azpimarratu du. ?Espainiako Estatua garaitua izan da?, nabarmendu du Puigdemontek. JuntsxCateko zerrendaburuaren hitzetan, egoerak ?Espainiako Gobernuaren zuzenketa, ordaina eta lehengoratzea? eskatzen du.
ERCko hautagai nagusiak, Marta Rovirak, esan du katalanek ?errepublika? bozkatu dutela, eta ?155.aren aurka?, nahiz eta alderdiak 32 diputaturekin (botoen % 21,42 eskuratuta) hauteskundeak ez irabazi, hala espero izanda ere.
Miquel Iceta PSCren Kataluniako hauteskundeetarako hautagaiak azpimarratu du ez dutela "bloke independentistaren aurrean gehiengoa lortu". Dena dela, Icetak PSCren egoitzan esan du "gehiengo independentistak ez duela bototan gehiengoa eskuratu", eta "atzera" egin duela eserlekutan. Horren harira, gaineratu du datu horiek "legegintzaldia markatu" beharko luketela.
Xavier Domenech CatECPeko zerrendaburuak adierazi du Kataluniako hauteskundeen deialdia ez dela zilegia izan, baina gaineratu du emaitzak "sakratuak" direla: "Onartu egin behar dira emaitzak, eta oposizioak egotea egokitu zaigu. Bertatik, herrialde honek behar duen etorkizuna eraikiko dugu".
Carles Riera CUPeko zerrendaburua pozik agertu da bloke independentista gailendu delako hauteskundeetan, bere alderdiak 10 eserlekutatik sei galdu dituen arren. Aulki horiek "giltzarri" izango direla nabarmendu du, eta gaurkoan "Errepublikak irabazi du", adierazi du.
"PPCrentzako eta Kataluniaren etorkizunarentzako egun txarra da", onartu du Xavier Garcia Albiol Kataluniako Alderdi Popularraren (PPC) zerrendaburuak. "?Independentismoaren alternatiba izateko, gehiengo bat osatzeko ez gara gai izan", deitoratu du Kataluniako PPren buruzagiak. "Batzuek euren garaipena bost minututan ospatuko dute, baina Katalunia galtzen atera da", ohartarazi du Ciudadanosi erreferentzia eginez.
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC), bestalde, hauteskundeetako emaitza ospatu du, independentistei gehiengo osoa ematen baitie, eta esan du herritarrek "urriaren 1ean bozkatutako errepublika berretsi" duela.
Inbestidura
Kataluniako Generalitateko presidente berria izendatzeko inbestidura saioa, aurreikusitako epe guztiak agortuz gero, otsailaren 6an izango da beranduenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek astearte honetarako
Diputatuen Kongresuak asteazkenean eztabaidatuko du Espainiako presidentea migrazio krisiari buruzko agerraldia egin behar duen ala ez eta 10 ministro deitzen dituenetz.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.